Arantza Gonzalez: "Zintzotasunez egingo dugu lan, Pasaian bizitza duina bermatzeko"

Hautagaitza, arlo ezberdinetan lanean ari diren, eta Pasaiarekin konprometituta dauden pertsonekin osatu dutela nabarmendu du Arantza Gonzalezek, Ezker Anitza-IUren zerrendaburuak.

[Galeria] 10301 elkartasun hazi erein dituzte

Gaur amaituko dute sentsibilizazio lantzeko, eta elkartasuna biltzeko duela hilabete abiatu zuten kanpaina eta jaso duten erantzunarekin oso pozik azaldu da.

Mikel Arruti: "Lezo berri bat eraiki nahi dugu, koloretsua, argitsua,alaia eta bizia"

Lezoko EH Bilduk maiatzaren 26ko Udal hauteskundeetarako prestatu duen programa aurkeztu du gaur. Jendaurrean egin duzu, Gurutze Santuaren plazan, eta herritar andana bertaratu da koalizio subiranistak herritarrekin batera osatu duen programa ezagutzera.

'La experiencia de la resilencia socialista en Errenteria' liburua aurkeztuko dute gaur

Carmen Gonzalez Gerra eta Angel Comonte Santamaria idazleak izango dira aurkezpenean eta beraiekin batera fundazio horren presidente Eider Gardiazabal, PSE-EEren Gipuzkoako Idazkari nagusia Eneko Andueza, fundazioko kide eta Errenteriako alkate izandako Miguel Buen eta PSE-EEren Errenteriako Idazkari Nagusia Jose Angel Rodriguez.

Baliabide publikoak 'eraginkortasunez' eta 'arduraz' kudeatu direla dio udalak

Datu zehatzetara jota, %5 gutxitu da zorra, eta 2018an zehar %10eko aurrezki garbia sortu, hau da, 5.300.000 euro. Halaber, karga fiskal propioa murriztu da %1 zergetan eta %2 tasetan, beti ere udalak emandako datuen arabera.

Pasaia edo 'Gehiengoaren Hiria'

Pasaiako badiako arkitektura garaikideari buruzko liburua aurkeztuko dute ostegunean.

Itsasoan edo lehorrean, baina Oarsoaldean udan kirola

Uda kirol kanpainaren barruan, 3-16 adin tartekoek eta 16tik gorakoek 35 jardueraz gozatzeko aukera izango dute uda aroan.

endika loiola

Endika Loiola: «Izorratuta baldin bazaude, kantetan isla dezakezu»

Eztabaida izenarekin, ‘Ependipikapa’ diskoa ondu du. Azken orduko izen aldaketa da, ihoteetako zapo hizkera erabili baitu, hil berri den Ion Zabaleku ‘Zapo’ omentzeko.

EAT beteranoak atletismoa

Mugitu Astea antolatu du Errenteriako Atletismo Taldeak, kirola sustatzeko

Helburua, kirola sustatzea, jarduera fisikoa zabaltzea errenteriarren artean eta horretarako kirol jarduerak zein adituek emango dituzten hitzaldiak antolatu ditu gaurtik hasi eta hilaren 11 bitartean.

martxoak 8 aurkezpena oiartzun

Oiartzungo feministek dena prest dute martxoaren 8rako

Oiartzungo Feministen Asanbladak deitua, agerraldi jendetsua egin dute greba feminista egingo dutela argi uzteko. Indarkeria matxistaren kontrako panela aurkeztu dute.

Lezoko kirol taldeen asteburuko partidak

Lezoko kirol taldeen partidak gaur bertan hasiko dira, Kurkubik eta Gaintxuk saskibaloiko eta areto futboleko partidak dituztelako Bekoerrotan.

Areto Futbola Trintxerpe

Pasaiako kirol agenda

Areto Futbolean, Lasarteko Garoa tabernaren kontra dute partida Trintxerpeko Erdibanako neskek, 18:00etan, Donibaneko kiroldegian.

tortura oiartzun sortu

Torturaren kontrako ekitaldira deitu du Sortuk

Datorren asteazkenean, otsailak 13, Torturaren Kontrako Eguna izango da. Oiartzungo Sortuk ekitaldia egingo du Done Eztebe plazan.

Baratze parkeko bioingeniaritza lanak, eguraldi eskasagatik atzerapenez

Bioingeniaritza lanen helburua da Baratze Parkeko erreka metodo naturalen bitartez egonkortu eta bideratzea. Hurrengo astean berrekingo diete lanei.

touring
Oiartzungo kirol taldeen asteburuko partidak (2019-02-08)

Oiartzungo kirol taldeen asteburuko partidak (2019-02-08)

Power Rangersek eta Miren Taberna taldeek Elorsoron jokatuko dute asteburuan. Futbol taldeei dagokienez, mutilek bakarrik jokatuko dute.

Korrika, Trintxerpe

Korrika batzordeak elkartuko dira Trintxerpen eta Antxon

Trintxerpen lehen aldiz bilduko dira astelehenean, eta Antxon, asteartean, bigarrenez.

Gehiago