xanisteban eguna pala

Xanisteban Eguneko pala txapelketa hasi da aste honetan

Lehenengo aste honetan zortzi partida jokatu dituzte, kontzejupean. Final handia, ohi bezala, abenduaren 26an jokatuko dute.

Laikotasunaren bidean, urrats bat

Eliza katolikoak immatrikulatu dituen herriaren ondasunak herriari itzultzeko izapide politiko zein juridikoak egitea eta eliza katolikoak bere ondasunengatik duen zerga salbuespena OHZ ez ordaintzearena deuseztatzeko behar diren izapideak egitea onartu du, besteak beste, plenoak.

Erresidentzietako gatazkan arduraz jokatzeko eskatu dio aldundiari plenoak

ELAko erresidentzietako langileek mozioa aurkeztu zuten atzo plenoan. Langileei elkartasuna adieraztearekin batera, Gipuzkoako Foru aldundiari gatazka laboral eta sozial hori konpontzeko ardura har dezan, eta aldundiari berari greba egiten den egoitzetan eman gabeko zerbitzuaren zati proportzionala egoiliarren senideei itzultzea onartu du plenoak.

Kataluniari elkartasuna adierazteko mozioa onartu du Pasaiako Udalak

EAJ, Podemos eta EH Bilduk aldez aurretik iragarritako mozioa babestu dute. Herritarrei hitza ematea, ezin duela delitua izan defendatu dute hiru alderdiek.

indarkeria matxista

Hiru eraso sexista salatuko ditu bihar mugimendu feministak

Niessen merkatalgunearen sarreran egingo dute elkarretaratzea bihar (osteguna) 19:30ean hasita.

azaroak 25 oiartzun 2019

Emakumeen kontrako indarkeriaren aurkako ekitaldiak aurkeztu dituzte

Azaroaren 14tik 23ra bitartean ekitaldiak egingo dituzte, udaleko Feminismo Sailak antolatuta. Sentsibilizazioa eta kontzientzia piztu nahi dute.

eskola agenda 21 oiartzun

Ikasleen Eskola Agenda 21 eskaerei erantzun die Oiartzungo Udalak

Udaleko ordezkariek erakundeak hartutako aldaketa eta konpromisoak azaldu dizkiete ikasleei. Energia, elikadura eta mugikortasuna izan dituzte hizpide.

iturriotz auzolana

Iturriotz auzolanean garbitzeko elkartuko dira berriro

Datorren igandean elkartuko dira, Iturriozko soroan, auzoa garbitzeko. Duela bi aste ere bai aritu ziren auzolanean garbitzen.

Euskaraz, goxoagoa da ogia ere

Mintzagun tailerren barruan, ogia egiten ikasteko saioak egiten ari dira Oarsoaldeko sei euskaltegietako ikasleak.

alaia martin gipuzkoa

Alaia Martin, Gipuzkoako txapelketako finalerdietara

Azpeitiko saioan laugarren izan da bertsolari oiartzuarra. Bost ariketa egin zituzten, eta horietako bitan puntuazio altuena lortu zuen.

gau beltza

Oiartzungo Gau Beltza, koplekin

Gau Beltza egingo dute Oiartzunen hilaren 31ko arratsean. Horri begira, Abaraxkak koplak egin, eta herritarrek ikas ditzaten materiala zabaldu du.

lartaun zikloturista taldea

Ostiralean egingo du urteko batzarra Lartaun Txirrindulari Elkarteak

Lartaun ZIkloturista eta Txirrindulari Elkarteko bazkideei deia egin diete ostiraleko 19:45ean (lehen deialdia da) Manuel Lekuonara hurbiltzeko.

1969an jaiotako lezoarrek bazkaria egingo dute larunbatean

1969an jaiotako lezoarrek Irurtzun Berri jatetxean egingo dute bazkaria. Hilaren 24ra arte eman daiteke izena, Ongi Etorri tabernan.

Poblado, Salinas eta Andonaegiko eraberritzeak eztabaidatzeko bilerak egingo dituzte

Trintxerpe eta San Pedroko auzuneen eraberritzea hasi baino lehen, bizilagunekin batzartuko da Pasaiako udala haien iritziak jasotzeko.

Oiartzungo baserritarrek produktu fitosanitarioen aplikatzaile titulua atera dezakete

Behemendik antolatutako ikastaroak sei eguneko iraupena izango du. Horiek egin, eta azterketa gainditzen dutenek titulua jasoko dute.

Oiarsoren Emakumeen Senior taldea kirola

Pasaiako kirol taldeen asteburuko emaitzak

Jardunaldi gorabeheratsua izan Pasaiako kirol taldeentzat. Sanpedrotarrak sendotasuna erakutsi zuen eskualdeko derbian eta Allerru 3-1 hartu zuen mendean.

Saharako Estatua aldarrikatu zutela 42 Urte bete dira.

Lau ibilgailu, Saharako kanpamenduetara

Saharako errefuxiatuei ibilgailuak emateko laguntza proiektuan lehenengoz hartu du parte udalak, eta emandako lau ibilgailu horiek udaltzainek erabiltzen ez zituztenak dira; orain, kanpamentuetan berrerabiliko dituzte.

Fanderiako igogailua hiru aste barru egongo da erabilgarri berriro

Arrazoia, ordeztu behar duten pistoi hidraulikoaren horniduran atzerapena izaten ari direla da.

Gehiago