
Zarata eta dardarei buruzko ordenantza behin betiko onartuko dute, legedi berrira moldatuta. Mendiburu 14 eraikinari dagokion puntu bat ere aztertuko dute.

Zintzilik irratiak 35 urteurren jaialdia antolatu du azaroaren 9rako. Hasieran bezain beharrezkoa dela irratia 35 urte geroago diote bertan parte hartzen dutenek.

San Pedroko hainbat eragilek bat egin dute ostegunean Gau Beltzak tartea izan dezan Pasaiako barrutian. Aurretik, ikastaroa jaso dute antolatzaileek.

Pasaiako badia argiz beteko du Gure Eskuk. Asteazkenean (hilaren 30ean) herritarrei deia egin die, beste toki batzuetan egin bezala, badia ere argitu dadin.

Zabalenea etxearen sotoak gainezka egin du gaur eguerdian. Herriko hitzen historiak deituta hamarka herritar bildu dira.

Goizetik ari dira ospatzen Poza Festa ehunka oiartzuarrek, Ion Zabaleku 'Zapo' omendu eta utzitako guztia eskertzeko.

Atzo arratsaldean hil zen Oiartzungo bertsolaria, Bertsozale Elkarteak jakitera eman zuenez. Vascongada beilatokian izango da gaur 21:00ak arte.

Lur orotako ibilgailu berria du Babes Zibilak. Udalak eman dio ibilgailu hori. Isuzu Pick Up 4x4 modeloa da, elurra kentzeko palak eta gatza banatzeko gailuak hornituta.

Ikasturte bakarrean %15 gutxitu da energia gastua 50/50 proiektuan parte hartzen duten Cristobal Gamon, Lezo Herri Eskola, Elizalde Herri Eskola eta Karmengo Ama ikastetxeetan, eta garrantzitsua dena, 43 tona CO2 gutxiago isuri dituzte atmosferara.

Arantxa Urretabizkaiak duela 40 urte argitara eman zuen 'Zergatik panpox'. Emakume batek euskaraz idatzitako lehen eleberria izan zen.

Gaztañoko Sorguneak aste honetan hasiko du hitzaldi zikloa. Sortako lehenengoa, Trabajadoriak, frankismoaren gatibuak Oarsoaldean bideo emanaldia eta hitzaldia izango da.

Oiartzungo kirol taldeen asteburuko emaitzen artetik nabarmentzekoa da OKEren goi mailako emakumeen bi taldeek hiru puntuak lortu zituztela.

Lezoko kirol taldeen asteburuko emaitzetan deigarria da Allerruren talde nagusien artean ez dutela puntu bat bera ere lortu.

Hiru futbol partida ikusteko aukera egongo da asteburu honetan, Oiartzunen. Horrez gain, Oiartzun Kirol Elkarteko areto futbol taldeak gaur etxean jokatuko du.

Lur Kortak Manuel Lekuona bibliotekan kontatuko ditu ipuinak, hilaren 23an. Ohi bezala, garaiz iristeko eta ipuin kontaketako arauak gogorarazi dituzte.

Orain arte, udalak jasota izan du harria, eta bidegorrira eraman dute, Ihurrita errota parera. Ondarearen Mahaiarekin elkarlanean erabaki dute.

Gaur egingo dut debuta Kurkubi Saskibaloi Klubaren emakumeen Junior Mailako taldeak ligan. Bihar, Sanpedrotarra-Allerru derbia gizonetan.

Larunbatean, Bularreko Minbiziaren Aurkako Mundu Eguna izango da. Horren harira, udal kiroldegiek bat egin nahi izan dute gaitz horren aurka eta aste honetan zehar arrosa koloreko kamisetak saltzen ari dira Galtzaraborda zein Fanderiako eraikinetan.

EH Bilduk eta EAJk adierazpen instituzionala adostu dute. Biharko elkarretaratzean egongo direla iragarri dute, eta larunbatean Donostiara joateko gonbita luzatu dute.