
Hurkoa Fundazioak, Pasaiako Udalarekin eta Adinberri Fundazioarekin egindako inkestaren arabera, 65 urtetik gorako pasaitarrek bizi kalitate ona dutela diote.

Euskal Jaiak egingo dituzte Lezon ostiraletik igandera. Bertan, besteak beste, Sagardo Eguna, Euskal Ezkontza, herri kirolak eta bestelakoak izango dira.

Kontsumo arduratsua sustatu eta herritarren artean kontzientziazioa zabaltzea du helburu hilaren 15etik 20ra bitartean egingo den Energia Azokak.

Jose Antonio Recondok 'Gipuzkoako 2. Gerra karlista (1872-1876)' liburua aurkeztuko du, Paco Etxeberriarekin batera.

Irungo Kontserbatorioko eta Auntxa Trikitixa eskolaren arteko elkartruke jaialdia egingo dute Oiartzunen. Hainbat estilo jorratu dituzte.

Aizpea Otaegi Mitxelenak hartuko du aginte makila larunbatean, baita udalaren gidaritza. Udalbatzarraren zuzeneko jarraipena egiteko hainbat bide jarriko ditu udalak.

Errenteria-Oreretako ikastetxe guztietako ikasleek eta Oiartzungo Elizaldekoek kontzertua emango dute larunbatean.

Orereta Ikastolako otorduen parte izango da Zituene pasta lantegi ekologiko eta artisauaren pasta freskoa datorren ikasturtetik aurrera.

Ostiralean aurkeztuko dute ofizialki LGTBI kolektiboaren gainean udalak eskatuta Zuriñe Rodriguez eta Eli Etxabeguren ikerlariek egin duten diagnostikoa. Emakumeen Etxean izango da, 19:00etan hasita eta herritar guztiak deitu dituzte parte hartzera.

Pasaian erroldatuta dauden ikasleek matrikularen zati bat ordaintzeko diru laguntza jasotzeko aukera izango dute.

Ekainaren 2an Euskal Eskola Publikoaren jaia izango da eta horren barruan gogoeta prozesua egin zuten pasa den abenduan hainbat ikasle ohi, irakasle eta gurasok.

Herritarren bizi kalitatea bermatzeko segurtasuna eta segurtasun sentsazioa bermatzea "ezinbestekotzat" jo du eta horri begira sailburuarekin eta sailburuordearekin proposamenak landu dituztela azaldu du Maite Peña EAJren alkatetzarako hautagaiak.

Herriko futboleko eta eskubaloiko gizonen taldeek, nahiz areto futboleko Jaixkik partida oso garrantzitsuak dituzte asteburuan etxean.

Lezoko PSE-EEk gazteriari begirako hainbat neurri proposatu ditu maiatzaren 26ko udal hauteslkundeei begira. Programan txertatu dituzte.

Arautegia onartzeko prozesua joan den ekainean jarri zuten martxan, eta arautegia behin betiko onartu ostean, kontseilua bera eratuko da orain.

Laboreren hitzaldi zikloaren saioa hilaren 10ean izango da, kooperatibaren egoitzan. Agronomo eta paisajista elikadurari buruz ariko da.

Power Rangersek eta Miren Taberna areto futbol taldeek Elorsoron jokatuko dute. Futbolean, mutilen bigarren taldea izango da Ugaldetxon arituko dena.

Larunbatean bertan azaldu zen txartelaren jabea, beraz, saria banatu dute jada antolatzaileak.