
Atzo eguerdian sutea piztu zen Done Eztebe plazako etxe batean. Udaltzainak etxebizitzaraino hurbildu ziren, eta sua itzali zuten.

Txupina nork botako duen erabakiko dute bileran, baita xanistebanak iragarriko dituen kartela zein izango den ere.

Bigarren aldiz bota du atzera errauste plantaren lanak eteteagatik 46 milioiko zigorra ordain arazteko EAJk eta PSEk eginiko eskaera

Hilaren 25era arte eman daiteke izena, herriko hainbat txokotan. Kamisetak jasotzeko egunak hilaren 22an eta 23an izango dira.

Donibanen eskubaloi eskola bat martxan jartzeko helburua du taldeak. Hilaren 11 eta 13an egingo diren teknifikazio saio irekien bidez gazteak erakarri nahi dituzte, talde eta kirolaren nondik norakoak ezagutaraziz.

San Marko Gotorlekuak zabaldu ditu ateak berriz ere. Bizarainen kokatuta, Gipuzkoako kostaldeko behatoki pribilegiatua da, eta bertaratzen diren bisitariek aukera paregabea izaten dute inguru zoragarriaz gozatzeko.

Hauteskundeetan oiartzuarrek hautatutako ordezkariek larunbatean hasiko dute agintaldi berria. 12:00etan hasiko karguak hartzeko ekitaldia.

Ehun urte beteko dituzte aurten Xanti eta Maddalen erraldoiek, baita Iruñeko La Pamplonesa Musika bandak ere, eta elkarrekin ospatuko dute mendeurrena datorren larunbatean Iruñean.

Urte oso zail batetik dator San Juan-Koxtape Arraun Elkartea, eta aspaldiko partez bi traineru nagusiak ez dira maila gorenean arituko. Aro berri baten atarian, ilusioa berreskuratzea izango dute xede sanjuandarrek.

Azken aldiz margotu zuten atzo Francisen omenez eta eta herriko gay eta lesbiana aitzindariei esker onez ortzadar koloreko zebrabidea. Gizarteratze lana egin dutelako eta LGTBI kolektiboaren gaineko diagnostikoa egin duelako udalak erabaki dute iniziatiba amaitutzat ematea.

Ostiralean kabareta egingo dute herriko plazan. Larunbatean, berriz, hainbat dantza eskola emango dituzte, borondatearen truke, Iturriotzen.

2017, 2018 eta 2019an jaiotako haurrak joan daitezke haur eskolara. Ostiralean izango da izena emateko azkeneko eguna.

Maiatzaren 1etik ekainaren 30era bitartean izango da ordaintzeko aukera. Auto- edo auzokonposta egiten dutenek hobariak izango dituzte.

Maiatzaren 16ra arte egin daitezke eskaerak

Ostegunean zabalduko ditu ateak erakusketak (maiatzak 2) Xenpelar Etxearen erakusketa aretoan eta 10era arte bisitatzeko aukera izango da 17:00etatik 20:00etara.

Programa "integratzailea eta kontsentsuzkoa" ondu nahi dute Lezoko sozialistek

San Marko gotorlekuaren ingurua festarako eremu izan zen atzo, erromeriagatik. Igande goxoa igarotzeko aukera izan zuten bertan izan zirenek.

Eskerrak eman dizkie Errenteriako PSE-EEk atzoko Espainiako Gorteetarako hauteskundeetan bere alde bozkatu zuten errenteriarrei: "Erakutsi diguten babesa eta konfiantza eskertu nahi diegu".

Maiatzaren 8tik ekainaren 19ra bitartean, asteazkenero elkartuko dira, idatzi eta irakurtzeko oinarrizko ezagutza sustatzeko.