
Intxixu Trail mendiko lasterketa egin zen atzo Oiartzunen. Sarrera honetan, irteerako hainbat une eta helmugako argazkiak ikus daitezke.

Oiartzabal lezoarra eta Bereau hondarribiarra hasieratik jarri dira euren kategorietako lasterketen aurrealdean, eta ez dute arazo asko izan irabazteko.

Herritar askoren aitortza jaso du Julen Mendozak, Errenteria-Oreretako alkatetza utzi baino astebete lehenago. Lan horretan eman dituen zortzi urtek eskertu dizkiote.

Pasaiako Dantza Festibalak ez du etenik. Gaur eguerdian ere jendetza bildu da Ibaiondo pilotaleku inguruan, Alkartasuna Dantza Taldearen Zuberoakoa Maskaradaz gozatzeko.

Lezoko gazteenek goiz ederra pasa dute mendekosteen bigarren egunean; mural margoketan zein buruhandi eta erraldoien konpartsan irudi politak bildu ditu HITZAk.

Zabarre eta Maria Labaienen etorrerarekin hasi dira gaur arratsaldean Lezoko Mendekoste Jaiak. Igandera arte luzatuko dira.

Oiartzuarra etxeko tailerrean hasi zen poltsak egiten. Pixkanaka haziz joan zen eskaria, eta Maixala marka sortu zuen. Esku artean dituenak eta etorkizunean etor daitezkeenak azaldu ditu.

Euskal Eskola Publikoaren Jaiaren balorazio oso positiboa egin du guraso elkarteak. Hasieratik zehaztutako helburuak bete direla diote kideek.

Zabarre arratsaldean iritsiko da Lezora. Beno, goizean herriko ikastetxeetan izan da. Iritsiera ofiziala izango da arratsaldekoa.

Idi probak egin ziren atzo Antxoko Gure Zumardian. Ezohikoak ordea, idien ordez, dantzariak hartu zuten parte. `Idi Begi´obrak gizaki eta animalien arteko lotura irudikatu zuen.

Hamahiru puntuko gai zerrenda jorratuko dute bihar arratsaldean. Herriko elkarteei eman beharreko laguntzak izango dira, beste behin, gai nagusiak.

Maiatzaren 4an Elorsoro kiroldegian jaialdi solidarioa egingo dute. Herriko hainbat txokotan eros daitezke bazkarirako txartelak. Lasterketa ere egingo dute egun horretan.

Datorren asteazkena jai eguna izanik, Euskal Herria Kopako partida jokatuko dute Karla Lekuona futbol zelaian, Añorgaren kontra.

Adinekoek liburutegiekin elkarlanean antolatu dute aurkezpena

Hilaren 27an, Taichiaren Nazioarteko Eguna izango da, eta horren harira, aire librean disfrutatuko dute kirol modalitate horretaz 10:00etatik 12:00etara Fanderiako kirol instalazioetara hurbiltzen direnek.

San Markoren omenezko jaiak gaur hasi dituzte Pontikako bizilagunek eta igandera arte egitara zabala prestatu dute.

Espainiako Gorteetarako Hauteskunde Kanpainaren itxiera ekitaldian Arnaldo Otegik, Bel Pozuetak, Mertxe Aizpuruak eta Iñaki Ruiz de Pinedok hartuko dute parte.

Joseba Zaldua Futbol Kanpusa uztailaren 1etik 5era egingo dute Plazeta futbol zelaian. 2005-2010 urteen artean (biak barne) jaiotako haurrentzat da.

Udal hauteskundeetarako lau hautagaitza aurkeztu dituzte Lezon: EAJ, EH Bildu, PSE-EE eta PP dira herritarrek aukeran dituzten alderdiak.