txupinazoa oiartzun

Jai Batzordea asteazkenean elkartuko da, erabaki garrantzitsuak hartzeko

Txupina nork botako duen erabakiko dute bileran, baita xanistebanak iragarriko dituen kartela zein izango den ere.

Helta gitarra taldea

Ekitaldiz betetako arratsaldea izango da gaurkoa

Dantza, musika eta antzerkia izango gaur arratsaldeko kultura egitarauaren osagaiak. Udaburuko suaren entsegua, atzeratuta.

Argi Perurena: "Bizikidetzan elkarrekin egin beharreko bidean urrats berri bat da gaurkoa"

Bixente Perurena Peru oroitzeko ekitaldia egin dute gaur arratsaldean, GALek hil zuela 35 urte bete direnean.

sanjoan sua

Elizaldeko Udaburuko sua prestatzen hasiko dira ostiralean

Elizaldeko herritar talde bat auzoko San Joan Sua berreskuratzeko saiakera egiten ari da. Bihar hasiko dira entseguekin.

Aniztasuna ardatz dutela `Desberdin´ musikala antzeztuko dute igandean

Istorioak abestuz kontatu daitezkeela sinisten dutelako, musikal handia antzeztuko dute Fatima parrokian. Kontari, Landarbaso abesbatzako haur taldeak antolatu du ekitaldia eta Errenteria-Oreretako hainbat eskolek hartuko dute parte.

Gari Argote da Touringeko mutilen lehenengo taldearen entrenatzaile berria

horezko Erregional Preferentean arituko da datorren denboraldian Touringen mutilen lehen taldea.

Janaria ez xahutzeko

Errenteriako Udalak jatetxeei eta fruta dendei begirako kanpaina berria jarri du martxan. Helburua, hiri hondakinen prebentzioan lan egitea, eta bereziki, janaririk ez xahutzea.

atlantik 1050

'Atlantik 1050': oin bat Errenterian eta bestea Eskozian izango duen dantza obra

#ScotlandGoesBasque proiektuaren barruan, hango eta hemengo artistek kaleko ikuskizuna sortuko dute, Fringen eta Atlantikaldian erakusteko.

Mugetako politika 'kriminalei', herri elkartasuna

Munduko Arrozak antolatu du SOS Arrazakeriak zortzigarrenez. Larunbatean egingo dute kultur eta jatorri aniztasuna aitortzea helburu duen elkartasun jaia Zumardian, 12:00etan hasita.

Irail Lartzanguren pasaitarrak Urruzuno Gehituz literatura saria jaso du

Lartzangurenek idatzitako `Elurraren justizia´ lanari aipamen berezia egin dio epaimahaiak. Idazle batekin bost eguneko egonaldia egiteko aukera izango du gazteak.

Ekonomia alorreko proposamenak aurkeztu ditu Lezoko EAJk

Lezoko EAJren bi ardatz nagusiak tokiko ekonomia sustatzea eta kalitatezko enplegua sustatzea dira. Horren araberako neurriak aurkeztu dituzte.

Haurrentzako pista jolasak Albaolan

Gaur hasi eta igandera bitartean egunero antolatuko dute

sai arrea

Tren Berdea eta sai arreak ikustea, astebururako plana Arditurrin

Arditurriko parketxeak bi ekitaldi antolatu ditu astebururako. Larunbatean meategiaren barrunbeak ezagutuko dituzte, eta igandean, saiak.

PSE-EEk ekitaldia du bihar Pasaian

Antxon izango da ekitaldia, Renfeko geltoki parean

maite franko

Oporretarako ere askotariko eskaintza prestatu du Abaraxkak

Gaur arratsaldean ipuin kontaketa saioa egingo dute, eta larunbatera arte hainbat jarduera prestatu dituzte, gauza berriak ezagutzeko aukera emanez.

Emakumeentzat autodefentsa ikastaroa maiatzaren 18an Lezon

Autodefentsa ikastaroa zortzi ordukoa izango da, eta lau orduko saio bana egingo dute goizean nahiz arratsaldean Bekoerrota kiroldegian.

Bukatu dira Baratze Parkeko eraberritze lanak

Baratze Parkea eraberritzeko lanen barruan bertako errekastoa egonkortu dute, bioingeniaritza lanen bitartez. Zubi berria ere jarri dute.

Ikusi 21. Korrika zuzenean Oarsoaldetik pasatzen, hemendik

Oarsoaldera, Antxotik sartuko da Korrika 21:05ean. Hamaika Telebistak Korrikaren etenik gabeko emisioa du. Ikusi hemendik sartuz.

gure zirkua oiartzun

Gure Zirkuak Oiartzunen hasiko du bigarren denboraldia

Euskarazko lehenengo zirkuak 11 emanaldi emango ditu Oiartzunen, maiatzaren 3tik 12ra bitartean. Sarrerak astelehenean jarriko dituzte salgai.

oiartzun liburutegia

Ikasle Gelaren ordutegia luzatuko dute etsamina garaian

22:00etara arte luzatuko dute ordutegia, ekainaren 30era arte. Biblioteka, berriz, itxita egongo da Aste Santuko bost egunetan.

Gehiago