GALen biktima izan zen Bixente Perurena oroituko dute bihar

Ekitaldi irekia egingo dute Perurenan eta GALen biktima izan zen Perurenaren familiarekin batera izango dira Kotte Ezenarro Hendaiako alkatea eta Julen Mendoza Errenteriako alkatea. 18:00etan hasiko da.

silo plastikoa

Hiru tona silo plastiko baino gehiago jaso dituzte

Bost bilketa puntuetan 3.320 kilo jaso ditu Oiartzungo Udalak. Bilketa horri esker, hondakin berezia modu egokian kudea dezakete.

Elkartasunaren Motorra Juneren Hegoak elkartearen alde

Ibilgailuen topaketa solidarioa antolatu du larunbaterako Elkartasun Motorrak elkarteak. Egun osoko egitarau biribila, 09:00etatik 21:00etara, eta helburu zehatza, elkartasuna.

intxixu trail 2018

Hasi aurretik arrakasta izan du Intxixu Trailek

Dortsal bakarra gelditzen da, izena emateko epea itxi bi egun falta direnean. Igandean egingo diote aurre hamasei kilometroko ibilbideari.

Homofobiari kolore biziz egingo diote aurre

Francisen omenezko ortzadar zebrabidea margotuko dute igandean 23:00etan; aurretik, 12:30ean haren omenezko oroitarria inauguratuko dute.

udalekuak 2019 oiartzun

Udalekuetara joango diren haurren gurasoek bilera izango dute

Asteartean elkartuko dira, udaletxean, udalekuei buruzko informazio praktikoa jasotzeko. 501 haurrek hartuko dute parte.

Euskal Rock Erradikala eta garaiko mugimendu kulturala, lehen lerrora

David Mota Zurdok Koldo Mitxelena Ikerketa Bekari esker 1980 eta 1990 hamarkadetako adierazpen kulturala ikertu du. Ikerketa aurkezteko tailerrak, ,mahai ingurua, kontzertua, eta erakusketa antolatu dituzte.

Alpeen gaineko argazki erakusketa Urdaburun

Ostegunean izango da argazki emanaldia Urdaburu Mendizale Elkartearen egoitzan, 20:00etan hasita. Hilaren 15ean errege abelbidearen zazpigarren eta azken etapa egingo du.

pala txapelketa oiartzun 2019 finalak

Palista onenek eraman dituzte beren txapelak

Lau finalak goiz berean jokatu dituzte, ikusle askoren aurrean. Giro polita egon da Madalensoron, 36. txapelketa erabakitzeko.

Sasoia bukatuta, Haurren Eguna antolatuko du Antxo AFk larunbatean

Aurten egindako sasoi oparoa ospatzeko asmoz, haurren eguna ospatuko dute Antxon eguerdiko 12:00etatik aurrera.

touring

Errenteria-Orereta kirol taldeen asteburuko partidak

Partida erabakigarria du Touringen gizonen Erregional Preferenteko taldeak igoerari begira. Zuzendaritzatik herritar guztiak deitu dituzte zelaira, Touringeko jokalariak animatzera.

azkue sariak oiartzun

Haurtzaroko lau ikasle saritu dituzte Azkue Sarietan

Ikastolako Malen Etxebeste, Mattin Etxebeste, Aitz Aranburu eta Oihane Retegi saritu dituzte, eta Batxilergoko Anne Arrizabalaga ere bai.

Energia mahaia bilduko da Energiaren Astea antolatzeko

Europako Energia Iraunkorraren Astea ekainaren 17tik 21era izango da aurten, eta hura antolatzea dute helburu.

Programazio berezia Gazteleku eta Ludoteketan

Udaberriko Oporrak programa antolatu du Errenteriako Udalak, eta horren harira, programazio berezia izango dute Gazteleku eta Ludotekek astelehenetik aurrera.

"Ongizatea bermatzeko gizarte politikak" aurkeztu ditu EAJk

"Pertsonak dira guretzat garrantzitsuena", esan du Nahikari Otermin alkategaiak

txalaparta

Txalaparta ikastaroa egingo dute haur eta gurasoentzako

Abaraxka ludotekak eta Herri Musikaren Txokoak elkarlanean antolatuta, ikastaroa egingo dute larunbat arratsaldean, Soinuenean.

ADEMGIrentzat izango da 100X50 igeriketa erronkan bildutako dirua

Larunbatean jokatuko dute igeriketa proba Galtzarabordako igerilekuan. Parte hartzaileek 50 luze ehun aldiz egin beharko dituzte erreleboka.

"Pertsonen ongizatea bermatzeko" proposamenak landu ditu Lezoko EAJk

Lezoko EAJk hauteskundeei begirako programaren hainbat xehetasun eman ditu, zehazki, Gizarte Ongizate alorrari dagozkionak.

Ciudadanosek ekitaldi politikoa egingo du igandean Foru Plazan

Ciudadanos alderdiak ekitaldi politikoa egingo du hilaren 14an (igandea) Errenteria-Oreretan. 12:00etan iragarri dute ekitaldi politikoa Foru Plazan.

Gehiago