bariantea

'Bariantearen' alde batean ezingo da aparkatu

Aldundiaren eskumenekoa da errepide hori, eta hemendik aurrera ezingo da aparkatu. Isunak jarriko dizkiete han aparkatzen dutenei.

Tximeletak hegan egin dezan

Juneren Hegoak elkarteak haur marrazketa lehiaketa antolatu du lehenengoz. 4 eta 14 urte arteko haurrei begirakoa da eta Juneren Hegoak zer den beraientzat islatu beharko dute.

Espainiako Ibai eta Zeharkaldietako txapela jantzi du Aiora Irazu Oiartzuarrak

Pasaia Kayak klubeko palista oiartzuarrak Trintxerpera eraman zuen txapela, junior mailan garaipena lortu ostean.

Haurrentzako ere egitarau zabala prestatu dute Gaztañon.

Eskoziarrez beteko da Gaztaño

Gaztaño auzoko jaiak helduko dira hilaren 14an, eta urtero bezala egitarau zabala eta aberatsa prestatu dute.

intxixu trail

Plater tiraketa eta trail-a, Ergoiengo festen aurreko asteburuan

Igandean Aitor Txikiren omenezko plater tiraketa egingo dute, baita Intxixu Trail ere. Ergoiengo festetako ekitaldi nagusiak, hurrengo asteburuan.

IURRE ARANBURU ETA AIERT BEOBIDE, HAATIK DANTZA KONPAINIA

"Dantzaren onurak gizarteratu nahi ditugu"

Ekoizle antxotarrak buru belarri ibili dira asteotan, lau egunez, dantza herriko protagonista nagusia izan dadin.

Ametsa pitzatu zaio Munttarperi

Munttarpek ez du Euskal Ligan jokatzeko eskubidea irabazi, asteburuko play offean finalerdietan kanporatua izan delako. Escolapiosek lortu du igotzea.

Emakumeen Etxeak amarauna egiten segituko du

Bi aurkezpen, antzezlana, batzarra eta hitzaldiarekin osatu du eskaintza Emakumeen Etxeak hilabete honetarako.

[Eguneraketa] Marina Bernado askatu dute

Ostiralean Rennes (Bretainia) espetxetik Soto del Real (Madril, Espainia) espetxera lekualdatu zuten. Datozen orduetan behin behinean aske utziko dute.

10301 pintxopotea

Migratzaileekin solasaldia antolatu dute, ostegunerako

Kataxulo Gaztetxian elkartuko dira, esperientziak partekatzeko. Pintxopote solidarioa egingo dute, 10301 Elkartasun Keinuk antolatuta.

Aitor Gonzalez OIARTZUN

Aitor Gonzalez izango da PSE-EEren alkategaia

Gonzalezek esan duenez, Oiartzungo PSE-EEren hautesleek "gogo handia" dute alderdiak udalean ordezkaritza izan eta kudeaketari aire berri bat emateko.

aritxulegi bankuak

Oielekuko eta Aritxulegiko banku eta mahaiak konponduko dituzte

Aritxulegin dauden aisiarako sei mahaiekin hasi dira, eta ondoren konponduko dituzte Oielekuko beste seiak. 1.800 euro inbertituko dituzte.

Jose Guiraok Albaola bisitatuko du

Espainiako Kirol eta kultura ministroak Izaskun Gomez eta Odon Elorza izango ditu bidelagun

"Adinberrik sortuko dituen aukera berriak" ezagutzera emango ditu EAJk

Jeltzaleek mahai-ingurua antolatu dute biharko, 19:00etan, Trintxerpeko alkateordetzan.

iparralde hiribidea oiartzun

Iparralde etorbideko espaloi zati bat eraikitzen hasi dira

Andreberonika etxearen eta Elizalde Hotelaren arteko espaloia eraikitzen hasi dira. 35.000 euro pasatxoko inbertsioa egingo du Oiartzungo Udalak.

cadarso

Cadarso lantegi zaharraren azken harriak eraisten hasi dira

Lantegi zaharra guztiz botatzen duten arte, Altzibar eta Karrika arteko bidegorriaren pasoa itxita egongo dela jakinarazi du Oiartzungo Udalak.

oiartzun ke c

Oiartzungo kirol taldeen asteburuko emaitzak (2019-04-08)

Areto futboleko Oiartzunek eta Power Rangersek beren partidak irabazi dituzte asteburuan, eskualdeko taldeen kontra. Futbolean, mutilek kale egin dute.

EH Bilduren ekitaldia, gaur, San Pedron

Junkal Mintegia alkategaiak eta Ahaldun Nagusirako hautagai Jaun Karlos Izagirrek parte hartuko dute.

Gehiago