Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Bilbo eta Baionako manifestazioetara joateko deia egin du Sarek

Igandean egindako herri lasterketan modu batera edo bestera parte hartu zutenei eskerrak eman dizkiete. Autobusentzako zerrendak zabalik daude.

joanes larretxea Igandean atera zuten argazkia, Joanes Larretxearen etxeratzea eskatzeko.
Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2020/01/02

Joanes Etxera herri lasterketa egin zuten pasa den igandean, Oiartzunen, Sarek antolatuta. 600 dik gora herritarrek parte hartu zuten modu batera edo bestera: korrikalari helduak zein haurrak, hizlariak, segurtasun boluntarioak, antolakuntzako kideak, merkatariak, luntx prestatzaileak, animatzaileak…

Horiei guztiei eskerrak eman dizkiete Sare herritarreko kideek. Eta dei bat egin dute: “600dik gora herritarrok egin genuen Joanes etxeratze bidean jarri eta salbuespen legediarekin bukatzeko aldarria. Orain urtarrilaren 11n dugun manifestazioari begira jartzeko garaia da, konponbidearen bidean premiazkoak diren korapiloak askatzea ezinbestekoa da”.

Presoak etxeratzeko bidean, hainbat urrats eman behar direla iritzi dute: urrunketarekin bukatu, 105 motxiladun umeren sufrikarioa amaitzea, lehen gradua atzean utzi. “Azken finean”, zehaztu dute, “salbuespen legedia honekin amaitzea premiazkoa da”.

Horretarako, hilaren 11n Bilbon zein Baionan Orain presoak. Atera bidera lelopean egingo diren manifestazioetan parte hartzera deitu dute.

Autobusak

Manifestazioetara joateko autobusak antolatu dituzte. Bilbora joan nahi dutenek, txartelak erosi beharko dira Kastron edo txokolategian, hamar euroren truke. Ikastolako aparkalekutik aterako da autobusa, 15:00etan.

Baionara joan nahi dutenek, berriz, izena eta abizena zein telefono zenbakia eman beharko ditu Kastro tabernan. Autobusa aterako da baldin eta beteko bada, eta telefonoz jakinaraziko diete izena eman dutenei. Betetzekotan, 13:00etan aterako da ikastolako aparkalekutik.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.