Txapela eta lehen mailara jauzia, Brosa eta Abelentzat

Berri onak pala motzean, eta beste hainbeste trinkete modalitatean; Taberna eta Aranburu sailkatu dira Gipuzkoako Txapelketako eskuz banakako lehen mailako finalerdietarako.

Brosa eta Abel Altzako partidaren ostean, sariekin. Argazkia: EPLE

Bikain aritu dira EPLEko pilotariak urtea amaitu aurreko partidetan. Brosak eta Abelek merezitako saria eskuratu dute Gipuzkoako Txapelketan pala motzeko modalitatean: Txapela jantzi ziten finalean Altzako frontoian, eta horrekinbatera, Lehen Mailara igo dira EPLEkoak. Partida bikaina jokatu zuten bi pilotariek eta 40-30 irabazi zuten Irastorza eta Andonegiren kontra.

Berri onak pala motzean, eta beste hainbeste trinkete modalitatean; Taberna eta Aranburu sailkatu dira Gipuzkoako Txapelketako eskuz banakako lehen mailako finalerdietarako. Bestelako emaitzak, hemen.

Pilota Eskolari dagokionean, berriz, Gabonetako etenaldiaren ostean hilaren 7an hasiko dira berriz ere entrenatzen.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.