Unai Aroztegi, Xanisteban Eguneko finalean nagusi
Unai Aroztegik jantzi du banakako pala txapelketaren garaikurra, finalean Jon Juanes tanto bakar batengatik menperatu ondoren.
Unai Aroztegi, finalerdietan. Astebete pasatu da Xanisteban Eguna ospatu zenetik. Hainbat ekitaldi antolatu zituzten, eta horietako bat izan zen Girizia elkarteak antolatzen duen banakako pala txapelketaren finala. Zazpi egun pasatu dira ordutik, baina txapeldun izatearen ohorea urte osorako izango da.
Unai Aroztegik izango du ohore hori. Ozta-ozta, baina Jon Juanes gainditu zuen pasa den ostegun arratsean, kontzejupean, tanto batengatik. Nahikoa, irabazteko.
Senior mailakoen finala ez zen jokatu zuten norgehiagoka bakarra izan. Kimu Mailan, Abel Eguzkizak Ian Davis gainditu zuen (15-11). Koxka bat gorago, Haur Mailan, Julen Zelaiaran Ekain Sagarnari nagusitu zitzaion.
Eta seniorretan, hirugarren eta laugarren postuagatik borrokatu ziren, final handia baino lehen. aroztegitar batek —Jonek— beste Jon bat —Gelbenzu— gainditu zuen.
