Udal tasa eta zergen salbuespen eskaera egin daiteke
Salbuespenak egiteko epea ireki dute, otsailaren 29ra arte. Epetik kanpoko eskaerak kontuan ez dituztela hartuko ohartarazi du udalak.
Oiartzungo Udalak jakinarazi duenez, udal tasa eta zergen salbuespena eskatzeko epea ireki dute, otsailaren 29a arte. Salbuespen horiek eskuratzeko, baldintza batzuk bete behar direla jakinarazi dute. Horiek betetzen dituzten herritarrek eskaerak udaletxeko erregistroan egin beharko dituzte.
Ohartarazi dutenez, epez kanpoko eskaerarik ez dute onartuko, eta epearekin adi ibiltzeko eskatu dute.