Hilaren 30eko greba orokorra prestatzeko bilera egingo dute gaur
Lan, bizitza eta pentsio duinak eskatzeko greba orokorra deitu dute hilaren azken ostegunerako. Munanierren geratu dira arratsaldean.
Euskal Herriko Eskubide Sozialen Karta osatzen duten gizarte eragile eta sindikatuek (145 izan ziren sorreran) greba orokorra deitu dute hilaren 30erako. Lan, bizitza eta pentsio duinen aldeko mobilizazio eguna izango da hilabeteko azken ostegunekoa.
Oiartzunen gaur bilera egingo dute, mobilizazio egun hori prestatzeko. Munanier lokalean geratu dira, 18:00etan.