Kukai Dantzaren hitzordu hirukoitza, etxean
Hilaren 10 (ostirala) eta 11n (larunbata) Gauekoak ikuskizun berriarekin gozatzeko parada paregabea eskainiko du Errenteriako dantza konpainiak. Bi emanaldiak Niessen Kulturgunean izango dira 20:00etan hasita, eta sarrerak 8 euroan dira salgai.
Denbora luzez oholtza gainera igo gabe egon ostean, berriz ere dantzari gisa hartuko du parte Mayak Gauekoak obran. Entsegu batean ateratako irudia da Kukai Dantzak bere lanaz gozatzeko aukera eskainiko die errenteriarrei asteburuan. Hiru hitzordu antolatu ditu horretarako. Hilaren 10 (ostirala) eta 11n (larunbata) Gauekoak ikuskizun berriarekin gozatzeko parada paregabea eskainiko du Errenteriako dantza konpainiak. Bi emanaldiak Niessen Kulturgunean izango dira 20:00etan hasita, eta sarrerak 8 euroan dira salgai.
Hirugarren hitzordua, igandearekin helduko da. Ordurako Oskara igoko du oholtzara Kukai Dantza. Emanaldi hori, Niessen Kulturgunean izango da 19:00etan hasita, eta sarrerak ere 8 euro balio ditu.
Gogoeta pertsonal intimo era berezi batetik sortutako proiektua da Gauekoak. Jon Mayak bere sormen prozesuaren ateak ireki ditu ibilbidean lagun izan dituen kide eta artistek hauspotuta. Isil hizketa intimo, goxo eta pertsonala da Kukai Dantzaren azkena. Dantzan bai, honakoan, baina oholtzan ez da bakarrik izango Maya, izan ere, Xabi Bandini eta Arkaitz Minerrek zuzeneko musika eskainiko dute.
Marcos Morau eta La Veronal konpainiarekin elkarlanean sortu zuten Oskara ikuskizuna 2016an. Tradizioa eta abangoardia uztartu zituen Kuaki Dantzak 2016aren hasieran estreinatu zuen ikuskizunean. Oskara-rekin hainbat sari jaso dituzte errenteriarrek, dantza ikuskizun onenaren saria Huescako Dantza eta Antzerki jaialdian eta Espainiako Arte Eszenikoetako Max Sarietarako zituen zazpi izendapenetatik hiru sari jaso zituen.
