Bosgarren Kirol Sarirako hautagaiak proposa daitezke
Oiartzungo Udaleko Kirol Sailak antolatu bosgarren aldiz antolatu du saria. Internet bitartez edo Elorsoro kiroldegian utz daitezke proposamenak.
Oiartzungo V. Kirol Sarirako hautagaiak proposatzeko epea zabaldu dute. Herritarrek beren proposamenak egin ditzakete, hilaren 25era arte.
Sari horrekin kirol ibilbide nabarmenak aitortu nahi dituzte; izan daiteke lortutako kirool emaitzengatik edo kirola sustatzeko egin duten lanagatik.
Orain arteko saritutakoen zerrenda honakoa da (kronologikoki zerrendatuta): Girizia Elkarteko kirol sailek; Periko Sanroma Haurtzaro Atletismo Taldeko sortzaileak; xanistebanetako sokatira txapelketa herrikoia antolatzen duen Artaso Elkarteak eta Ane Asensio atletak jaso dute Kirol Saria.
Oiartzuarrek bere proposamenak bi modutan egin ditzakete. Alde batetik, Internet bidez, udalaren webgunean sartuta. Eta bestetik, Elorsoro kiroldegira hurbilduta (astelehenean jarriko dute kutxa).
Sari banaketa Kirol Astean izango da. Aurtengoan, martxoaren 6an —ostiralarekin— izango da.