Greba orokorrari buruzko solasaldia egingo dute gaur zortzi
Hainbat sektoretako herritarrekin hitzaldia eta solasaldia egingo dute udaletxeko pleno aretoan. Grebaren zergatiei buruz ariko dira.
Hilaren 30erako, osteguna, greba orokorra deitu du Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak. Horren harira, Oiartzunen greba dinamizatzen ari den taldeak hitzaldia eta solasaldia antolatu du datorren ostiralerako (hilak 17).
Hainbat alorretako herritarrek hartuko dute hitza, eta greba egiteko arrazoiak zeintzuk diren azalduko dituzte. Horrez gain, Euskal Herriko Eskubide Sozialen Karta zer den azalduko dute.
Hitzaldia udaletxeko areto nagusian izango da, 18:00etan hasita.