Itsastarrak Mendi Taldea jatorrira itzuliko da igandean
Mendikute igoko dute igande goizean, taldeak igo zuen zuen lehen mendia alegia. Jarraian, Erniozabal eta Ernio mendietara joko dute.
Urteko lehen irteera egingo dute hilaren 12an. Argazkia: Itsastarrak Mendi Taldea. Irteera bateratua antolatu dute ostiralerako Itsastarrak Mendi Taldeak eta Herrerako Mendizaleak elkarteak. Irteera benetan hunkigarri eta berezia izango da Itsastarrentzat, izan ere, Mendikute (815) igoko dute, hain zuzen ere taldeak 1960an igo zuen lehen mendia.
Bi ibilbide antolatu dituzte, luzea eta motza. Dena dela, Tolosako Urkizu auzotik abiatuta bi taldeek igoko dituzte Mendikute eta Erniozabal (1.009) eta hortik aurrera banatuko dira. Ibilbide luzea egiten dutenek, Ernio (1.074) ere igoko dute, Urkizura itzuli baino lehen.
Antolatzaileek 7:30etan jarri dute busa hartzeko hitzordua, Trintxerpeko kaian. Interesdunek telefonoz eman dezakete izena, 659637702 zenbakira deituz.
