Iturrioztarrek hirugarren auzolan saioa egingo dute hilaren 26an

Kontzientziazioa eta bazterrak txukun uztea da auzolana egiten duen taldearen helburua. Auzokideak parte hartzera gonbidatu dituzte.

OIARTZUN iturriotz txukuntzen Auzotarrak, lanean, bigarren saioan.

Iturriotz auzoa txukuntzen ari den taldeak hirugarren deialdia luzatu du. Hilaren 26an —igandearekin— elkartuko dira, Beheko Soroan, 09:30ean. Hiru bat orduz arituko dira txukunketa lanetan.

Reyes Garaiar taldeko kideak gogorarazi duenez, lehenengo saioan hamabost bat lagun elkartu ziren, eta Beheko Soroaren ingurua txukundu zuten. Bigarrenean, berriz, hamabi bat lagun aritu ziren garbitzen. Egun hartan Argiñene kalea, Iturri-berri elkarteko ingurua eta Iturriotz eta bidegorria lotzen dituen bidea utzi zituzten itxura hobearekin.

Auzotarrei deia

Auzoko txokoak garbiago uzteaz gain, kontzientziazioa sortu nahi dute iturrioztarren artean. Garaiarrek, gainera, iragarri du jarraituko dutela auzolan horrekin, auzoa garbiago mantentzeko konpromisoarekin.

Auzokideak parte hartzera gonbidatu ditu, zenbat eta gehiago izan, azkarrago egingo baitute txukunketa.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.