Beti Gazte taldeko sokatiralari oiartzuarrak, gaur 'Gure kasa' saioan

Lesakako Beti Gazte sokatira taldeko hamahiru kirolariak izango dira saioan. Tartean izango dira Udane Loidi eta Udane Arbelaitz oiartzuarrak.

beti gazte oiartzun

Beti Gazteko neska zein mutilentzako asteburu polita izan zen azaroko azkena [Argazkia: Beti Gazte].

ETB1eko Gure Kasa saioak Lesakako Beti Gazte sokatira taldeko neskak gonbidatu ditu. Orain dela aste batzuk Euskal Herriko txapelketa irabazi zuten, launakako modalitatean.

Euskal Herriko txapela eraman zuen taldeko kide ziren Udane Loidi eta Udane Arbelaitz oiartzuarrak. Garaipen hori, klubaren etorkizuna —Irlandan jokatuko duten munduko txapelketa, esaterako— eta beste hainbat gai izango dituzte hizpide euskarazko kate publikoan, 21:00ak pasatxotik aurrera. Nafarroako klubak iragarri du hamahiru sokatiralari joango direla.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.