Bizilagun komunitateen birgaitze efizienteari buruzko tailerra, hilaren 28an

Oarso Hiru R iniziatiba sortu dute, etxebizitza komunitateetan birgaitze eta efiziente eta adimendunak era integralean eskainiko dituzte.

OIARTZUN ETXEBIZITZAK

Oarso Hiru R iniziatiba sortu dute. Helburua izango da etxebizitza komunitateei birgaitze efiziente eta adimendunak eskaintzea, modu integral batean.

Oarsoaldea Garapen Agentziaren bidez, eskualdeko lau udalerrietan tailerrak egingo dituzte. Oiartzungoa hilaren 28an —asteartearekin— izango da, udaletxeko pleno aretoan. 19:00etan hasiko da saioa.

Bi ordu iraungo ditu saioak. Oarso Hiru R iniziatiban parte hartzen duten bost enpresetako ordezkariek emango dituzte saioak. Etxebizitza komunitateetako bizilagunei azalduko dieten nolakoak diren eraikinen birgaitzean eta energia efizientzia arloko laguntzak, diru-laguntzak eta araudiak.

Errenteria-Oreretakoa izango da lehen saioa. Hilaren 21ean izango da, Reina Aretoan. Lezokoa bi egun geroago, Donibane kaleko kultur etxean. Pasaiakoa, berriz, Donibaneko Juanba Berasategi kulturgunean egingo dute, hilaren 30ean. Guztiak 19:00etan hasiko dira.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.