Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

[Bideoa] Xingoladun ikurrina eta loreak Saldise oroitzeko

40 urte bete dira gaur Karlos Saldise hil zutela. Talde ultraeskuindar parapolizialek hil zuten etxe atarian, arratsean, gaurko egunez, 1980an. Ez da ikerketarik, ezta aitortza ofizialik izan, baina 40 urte hauetan hutsik egin gabe oroitu dute Saldise bere herrikideek.

Karlos Saldiseren omenez ikurrina eta lore sorta.
Ikerne Zarate Gartziarena
Lezo
2020/01/16

40 urte bete dira gaur Karlos Saldise hil zutela. Talde ultraeskuindar parapolizialek hil zuten etxe atarian, arratsean, gaurko egunez, 1980an. Ez da ikerketarik, ezta aitortza ofizialik izan, baina 40 urte hauetan hutsik egin gabe oroitu dute Saldise bere herrikideek. Gaur, 40 urte geroago, hala egin dute. Goizean goiz xingoladun ikurrina eta lore sorta ziren bere etxea zenaren atarian, duela 40 urte zerraldo utzi zuten leku berean.

Atzo gauean ere egin zuten hura oroitzeko ekimena. Kiroldegia Altamirarekin lotzen duen igogailuaren pasarelan Karlos Saldiseren irudia duen pankarta handia zabaldu zuten bengalen argiekin lagunduta hainbat lagunek.

Urteurrenaren harira antolatu duten egitarauaren barruko hitzorduetako bat baino ez da izan hori, egitarau zabala prestatu baitu Karlos Saldise: maitasun bulkadez askatasunera herri batzordeak lezoarraren ibilbidea eta konpromisoa aitortu eta oroitzeko.

Bihar eta etzi artean egingo dituzte ekitaldi nagusiak, hiru guztira, Saldise zena oroitzeko. Kultur ikuskizuna antolatu dute bihar; 19:30ean izango da Gezala auditorioan. Karlos Saldise: Herriari loturiko bizitza betea goiburuarekin, Karlosen bizitzari buruzko ikus-entzunezkoa osatu dute, eta olerkiekin, dantzarekin eta abestiekin atondu. Ikuskizunaren ostean, otordutxoa ere antolatu dute herri batzordeko kideek. Ikuskizunaren bidez Saldiseren bizitza, entzuten zuen musika, bere konpromisoa borroka soziala eta politikoarekin jarriko dute agerian.

Etzi berriz, omenaldi ekitaldia eta herri bazkaria egingo dituzte, eta horiekin amaituko dute Saldiseren omenezko egitaraua. 12:30ean egingo dute ekitaldi nagusia Saldiseren omenezko oroitarriaren aurrean eta agurra dantzatu, lore eskaintza egin eta hitzartzeekin osatuko dute. Herri bazkariaren txanda helduko da gero; Lezoko ikastolaren jangelan izango da eta bazkarirako txartelak Tiñelu elkartean eskura daitezke, helduenak 25 euroan eta haurrenak, 7 euroan.

Hilketatik 40 urte bete direnean, Saldise oroitu nahi dute, haren bizitza, haren bidea eta haren konpromisoa eta horretara deitu dituzte lezoarrak: «Karlos laguna zen, militante bat, herrikidea, langile bat eta desagerrarazi egin zuten, hil egin zuten; ikustea berriz ere berpiztu dela gertatu zenaren injustizia hori ederra da, bere oroimena, bere bizitza berreskuratzea delako».

Ondoko bideoa Piztu Lezo iniziatibarena da.

Erlazionatutako edukia“Bizi balitz, gaur Karlos gure ondoan izango zen, egungo borroketan buru-belarri”Utzi zuen arrastoari aitortza
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.