Indarkeria matxistak duen eraginari buruzko txostena aurkeztuko dute gaur
Udaleko Feminismo Sailak egin du diagnosia, eta gaur aurkeztuko dute, ekitaldi irekian. Udalak eta mugimendu feministak joateko deia luzatu dute.
Oiartzungo Udaleko Feminismo Sailak indarkeria matxistak herrian duen eraginari buruzko diagnosia osatu du. Gaur arratsaldean aurkeztuko dute, ekitaldi ireki batean.
Hitzordu hori udaletxeko pleno aretoan izango da, 18:00etan hasita. Udalak eta Oiartzungo Feministen Asanbladak, elkarlanean, antolatu dute aurkezpen ekitaldi hori.