Iparralde hiribideko tarte bat zamalanetarako erabiliko du Correosek
Mendiburu 14ko eraikineko obrak direla eta, astelehenetik larunbatera bitarteko goizetan posta bulegoko langileei erreserbatuta egongo da zati bat.
Yon Oñatibia etorbidea eta Mendiburu kalea lotzen dituen aldapatxoa ixteaz gain, Mendiburu 14 eraikineko obrek badute beste eraginik.
Iparralde etorbideko aparkatzeko eremuan posta bulegoko zamalanentzako toki bat erreserbatua egongo da astelehenetik larunbatera bitarteko goizetan.
Correosek Oiartzunen duen bulegoaren ordutegia, astelehenetik ostiralera, 08:30etik 14:30era da. Larunbatetan ordubete geroago irekitzen dute, eta ordu berean itxi. Postarientzako tokia erreserbatuta egongo da kultur aretoa, Gazte Izanak elkartearen egoitza berria eta euskara zerbitzuaren etxe berria izango den eraikinaren obrek irauten duten bitartean. Arratsaldetan normal-normal aparkatu ahal izango da.
Udal iturriek adierazi dutenez, 25 hilabeteko epea dute eraikina altxatzeko.