Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Hezkuntza publikoaren eskaintza aurkeztu dute, "XXI. mendeko erronkei aurre egiteko"

Laster hasiko da matrikulazio kanpaina, eta Koldo Mitxelena, Bizarain eta Gamon ikastetxeetan izena ematera animatu dute.

matrikulazioa errenteria Zarra, Ostolaza, Herranz eta Sesen, aurkezpen ekitaldian.
Erik Gartzia Egaña
Errenteria-Orereta
2020/01/17

Hilaren 27an irekiko dute ikastetxeetan matrikulazioa egiteko epea, eta urtero bezala, Errenteria-Oreretako ikastetxe publikoek beren eskaintza aurkeztu dute. Gaur goizean egin duten ekitaldian parte hartu dute Koldo Mitxelena, Gamon eta Koldo Mitxelenako Haur eta Lehen hezkuntzetako zuzendariek —Leire Zarra, Sara Herranz eta Pili Sesen, hurrenez hurren— parte hartu dute, Itziar Ostolaza Hezkuntza azpisaileko zinegotziarekin batera.

Ostolazak nabarmendu duenez, hirian hezkuntza eskaintza zabala eta askotarikoa dago, sei ikastetxe baitaude. Horietatik erdia dira publikoak, eta eskaintza indartsua dutela berretsi du zinegotziak.

Gaurko ekitaldian, baina, argi utzi nahi izan dute eskola publikoarena eskaintza bateratua dela, ez dutela euren arteko lehiakortasunik. “Bakoitzak bere ibilbide propioa egin du, baina denek bat egiten duten puntuak daude: transmititzen dituzten baloreak, ikasle eta familiekin duten lanketa, XXI. mendeko erronkei aurre egiteko modua…”.

Matrikulazio epea otsailaren 7an bukatuko da. Aurreko urteetan bezala, eskutitza bidaliko diete gurasoei (kasu honetan 2017 eta 2018 jaiotakoen gurasoei). Guztira 558 eskutitz bidaliko dituzte, eskaintza publikoaren berri emateko.

D eredua eta tokian tokikoa

Udalak, aurten ere bai, gonbita luzatu die haur horien gurasoei, eskolatzeko erabakia era kontziente batean egin dezaten. Ostolaza: “Ikastetxearen erabakiak haurren oraina eta etorkizuna baldintzatzen du. Horregatik, garrantzitsua da ate irekien jardunaldietara joatea, eskaintza bera zein ikastetxeen azpiegiturak bertatik bertara ezagutzeko”. Datozen egunetan ate irekien jardunaldiak egin dituzte ikastetxe publikoek (ikus behean ordutegia).

Errenteriako Udalaren izenean, D ereduan matrikulatzera animatu ditu. “Eredu hautaketa euskarazkoa izan dadin sustatu eta bultzatuko dugu. Euskarak kohesioa ematen dio herriari, eta haurrek eurek lagungarri izango dute etorkizunean”, zehaztu du Ostolazak.

D ereduan matrikulatzea bultzatzeaz gain, Errenteria-Oreretako zentroetan eskolatzearen garrantzia azpimarratu nahi izan du Hezkuntza zinegotziak. “Hautua hautu”, esan du Ostolazak, “gure herrian matrikulatzea animatu nahi dugu. Horren harira, kalitatezko hezkuntza publiko euskalduna bermatuta dago Errenterian. Gainera, herrian eskolatuta egotea lagungarria da: kohesio soziala indartzen du, eta sozializatzea ahalbidetzen du”.

Zinegotziak esandakoari beste zerbait erantsi nahi izan dio Pili Sesen Bizaraingo zuzendariak: “Elkarbizitzaren faktorean indar egin nahi dugu: gaur egungo Errenteria plurala da, gure ikasleria bezala, eta horrek elkarbizitzan laguntzen du”.

LHko eta HHko ate irekiak

  • Bizarain: Hilaren 21ean, euskaraz, eta 22an, gazteleraz. 16:30ean, Bizarain Txikiko liburutegian (Beraungo estadio ondoko eraikinean).
  • Gamon: Hilaren 20an eta 21ean, 16:15etik 17:00etara, eraikin nagusian (Versailles gainekoan). Hilaren 22an, toki berean, familiei zuzendutako bilera informatiboa, 16:30ean.
  • Koldo Mitxelena: Hilaren 20an, 21ean eta 23an, 16:45ean, Markola eta Olibeten. Hilaren 24an, Biteri eraikinean.

DBHko ate irekiak

  • Bizarain: Bere webgunean jakinaraziko du datozen egunetan.
  • Gamon: Hilaren 22an, 16:30ean, Zereginen Ikaskuntza Gelaren ate irekiak. Hilaren 23an, 16:30ean, gainontzeko ikasleen gurasoentzako ate irekiak.
  • Koldo Mitxelena: Hilaren 29an, 18:00etan, institutuan.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.