Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Indarkeria matxistaren diagnosia, indarkeria mota horri kontra egiteko bide orria

Atzo arratsaldean aurkeztu zuten indarkeria matxistaren diagnosia. Oiartzunek dituen lehentasunei ekiteko erabiliko dute.

oiartzun diagnosia matxista Herritar ugari bildu zen pleno aretoan.
Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2020/01/17

Herritar dezente hurbildu ziren atzo arratsaldean udaletxeko pleno aretora. Oiartzungo indarkeria matxistaren egoeraren diagnosia aurkeztu zuten. Sortzen Aholkularitzak osatu du diagnosi hori.

Maitane Iribar Feminismo Saileko teknikariaren hitzetan, 2016 eta 2019eko maiatza arteko datuak jaso dituzte. Gainera, indarkeria jaso duten emakumeei arreta ematen dieten eragile eta erakundeekin elkarrizketak egin zituzten ekainean eta uztailean. Ertzaintza, Udaltzaingoa, udaleko gizarte zerbitzuetako langileak edota ikastetxeetako profesionalak dira eragile horiek.

Iribarrek nabarmendu zuenez, gaia oso delikatua eta oso konplexua da, eta argazki finko bat egitea oso zaila da. Gabeziak identifikatu eta dauden erronkei aurre egiteko bide orri bezala erabiliko dute diagnosia.

Datuen erkaketa

Datu zehatzak jakitea oso zaila da, gaiaren konplexutasunagatik. Hainbeste ertz izatea baldintzatzen ditu eraso guztiak ez direla salatzen; indarkeria matxista zer den batzuetan ez dagoela argi; edo Datuen Babeserako Legearen zurruntasuna, indarkeria pairatu dutenak guztiz babesten dituelako.

Horregatik, hainbat iturriren datuak jaso dituzte: indarkeria matxista pairatu dutenentzako SATEVI telefonoarena (900 84 01 11); Ertzaintzan jarritako salaketak; udalaren gizarte zerbitzuetan egindako artapenak; eta osasun zentroetan jasotakoak. Datu horiek erkatu eta estimazioa atera dute.

Gabezien identifikazioa

Oro har baliabide eta tresna falta dagoela kexatu dira erakundeetako kideak. Toki eta espazio aldetik ere ez dabiltza soberakinekin. Gainera, profesionalek eurek trebakuntza handiagoa aldarrikatu dute. Erakundeen arteko protokoloen koordinazio falta ere nabarmena dela jakinarazi zuten. Eskualdeko protokoloa garatzea da beren lehentasun nagusia.

Indarkeria matxista jasan dutenei arreta zerbitzua eskaintzen dieten eragile horiekin biltzeaz gain, lotura estua duten beste hainbat talderekin ere aritu dira, datuak osatzeko. Antiju Morik, Killirikupe, Oiartzungo Feministen Asanblada eta Heltarekin elkartu dira. Eragile horiei jaso dietenez, herritarren sentsibilizazioan eta hirigintza-plangintzan ikuspegi feministatik eragiteko beharra dago.

Gainera, 2015etik Oarsoaldean martxan dabilen autolaguntza taldea ez dela nahikoa ezagutarazten adierazi zuten.

“Oiartzun ez dago libre”

Azterketako datuak eman ondoren, ondorioen txanda izan zen. “Oiartzun ez dago indarkeria matxistatik libre. Etxean, eskoletan, eremu publikoan… egoten dira indarkeria matxistako erasoak”, ebatzi zuen Iribarrek.

Indarkeria mota hori adin eta guztietako emakumeek jasaten dutela nabarmendu zuen Feminismo teknikariak. Salaketa gehienak 25 eta 49 urte arteko emakumeek egiten dituzte. Hor, baina, Iribarrek galdera bat bota zien pleno aretora hurbildu zirenei: “Zuek uste duzue 60 urtetik gorako emakumeen artean ez dagoela indarkeriarik? Bai, badago, baina ikusezina da eta isilpean geratzen da”.

Oraindik lan pila bat egin behar dela azaleratu zuen, eta egin denari errepasoa eman zion: ikastaro bana udaltzain, teknikari eta gizarte zerbitzuetako langileekin; hezkidetza kurtsoak ikastetxeetan…

Prebentzioa indartu

Indarkeria matxistaren kontrako neurriak hartzen ari direla jakinarazi du teknikariak. Hala ere, beraien azkeneko helburua arretarik ez ematea da, gizarteak indarkeria matxistaren gaitza gaindituta duelako. Horretarako, baina, prebentzioan eragingo dute.

Olga Leibar Feminismo zinegotziak azpimarratu zuenez, oraindik lan handia dago egiteko, baina ari direla urratsak ematen. Atzo aurkeztutako diagnosia izango da eman beharreko pausoen iparrorratza.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.