Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
HirigintzaKultura

Mugarri izango denaren lehen harria

Aste honetan hasi dira Mendiburu 14 eraikinaren obrak, prestaketa lanekin. Bi urte inguru barru eraikina altxata eta Landetxe plaza itxuraldatuta egongo dira.

mendiburu 14 Egungo eraikinari gutxi falta zaio.
Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2020/01/17

Astelehenean hasi ziren Mendiburu 14 eraikineko lanak. Aurreko agintaldian hasi zen eraikin balioanitza diseinatu eta eraikitzeko prozesua, Oiartzunek dituen gabeziak identifikatu eta kokapen egokiena aukeratu ondoren.

Hiru zutaberen gainean eraikiko dute Mendiburu 14: kultur mugimenduaren lanaren agertoki izango den auditorioaren beharra; Gazte Izanak elkartearentzako behin betiko egoitza bat; eta udaletxearen espazio gabezia. Aurreproiektu bat osatu zuten herriko eragileekin.

Aurreproiektu horren aurkezpena egin zuten publikoki, 2017ko azaroan. Jende asko hurbildu zen. Ondoren ekarpen fase bat ireki zuten, herritar eta eragileek beren proposamenak helarazteko. Hemezortzi bat alegazio jaso zituzten. Jexux Leonet alkateak gogorarazi ditu: «Baten bat zen ea ongi sartuko ote zen Landetxen; bizilagunekin bi aldiz bildu ginen hasiera hartan —ondoren ere bildu gara—… Helegiteak jaso genituen, eta horrekin exekuzio proiektua prestatu genuen. Alegia, gaur egun dugun proiektuarena».

Nabarmendu duenez, hasierako proposamenetik eta egingo denaren artean alde handia dago. «Dezente aldatu da. Eragin aldetik, saiatu gara ahalik eta txikiena izatea, eraikina bera behera sartuta. Metro koadroei dagokienez, aurreikusi genuena baino handiagoa izango da. Emaitza bat eman du horrek, eta da exekuzio proiektua. Esleituta daude lanak, eta martxan hasi dira».

Eraikinaz gain, Landetxe plaza bera ere biziberrituko dute, dauden gabeziak zuzentzeko. Ildo horretan, plazan —zein plazatik kanpo— bizi diren oiartzuarren beharrak ase nahi dituzte horrekin. Landetxe plazaren proiektua Mendiburu 14 eraikina aurrera doan heinean egitea da helburua. Proiektua onartuta dago, eta aurrekontua osatzerakoan egingo dute esleipena. «Guk nahi duguna da», jakinarazi du Leonetek, «lehenengo egitura egitea. Eraikina eta plazaren obrak uztartuko dira denbora berean, eta teknikoki momentu onena izango denaren zain gaude. Lehiaketara orduan aterako dugu». Eraikin nagusiaren erritmoak zehaztuko du hori. 2023rako ingurua erabat itxuraldatuta nahi dute.

Abenduaren bukaeran bilera egin zuten auzotarrekin. Han obren nondik norakoak azaldu zizkieten. «Obra guztiek eragozpenak sortzen dituzte bizilagunen artean. Lehenengo fasea izango da kritikoena, egonkortze lanak egin behar dituztelako, baita pibote lan batzuk. Ez da atsegina izango bizilagunentzako, baina aldatu nahi baldin badugu, obrak beharrezkoak dira».

Eragileen harrera ona
Prozesu guztian kultur eragileekin, Gazte Izanak-ekoekin eta euskalgintzaren munduko kideekin eskutik helduta ibili da udala. Beraiek izango dira onura modu zuzenenean jasoko dutenak.

Alkateak gogorarazi duenez, aurretik egon dira antzerako eraikinak egiteko proposamenak, baina bidean geratu dira, finantzazio faltagatik edo beste hainbat arrazoirengatik. «Hau egingarria zela eta erabaki politiko garbia zela ikusi zutenean», jarraitu du, «galdetzen ziguten ea noizko izango zen. Urteak daramatzate kultur eragileek horrelako zerbaiten eske —eta arrazoi osoarekin—, eta gogoa izango dute lehenbailehen bukatzeko. Azkenean izango dute auditorio bat baldintza guztiak beteko dituena, edozein ekitaldi egiteko. Hori bai, gaindimentsionatuta egon gabe». 280 eserleku izango ditu aretoak, bildu daitezkeenak. Biltzerakoan, 500 lagunentzako aforoa izango du.

Gazte Izanak-i dagokionez, udal agintariak nabarmendu du Oiartzunen gaur egun 2.500 jubilatu daudela, eta eragile «potentea» direla. Esan du ez dela bakarrik izango kafea hartu eta eserita egoteko toki bat, baizik eta toki aproposak edukiko dituzte beren bilerak eta ekitaldiak aurrera eramateko.

Mendiburu 14ren hirugarren egoiliarrak euskara zerbitzukoak izango dira. «Modu horretan, udaletxeari arnas pixka bat ematen diogu, eta herritarrei zerbitzu hobea eskainiko diegu. Hori da helburua: herritarrek merezi duten zerbitzuak jasotzea», gaineratu du alkateak.

Eragileez gain, adostasuna lortu dute udal oposizioarekin, EAJrekin. «Beraiek ere helegite batzuk egin zituzten, eta neurri batean onartu ziren. Beraz, esan liteke proiektua guztien adostasunarekin doala aurrera, denok identifikatzen ditugulako behar horiek», zehaztu du.

Berretsi du beraiek ez dutela ezer asmatu, eta ilusio handiarekin daudela. «Azken emaitzak merezi du ibilbide hori egitea». 25 hilabeteko epea markatu zuen esleipenak, eta alkateak esan duenez, ager daitezkeen zailtasun teknikoek baldintzatuko dute obren iraupena. «Arraroa izango litzateke markatutako epea baino lehenago bukatzea… Udaleko teknikariek obraren jarraipen zehatza egingo dute; obraren erritmoa konstantea izatea nahi dugu, presarik gabe, baina gauzak ongi eginez eta segurtasun neurriak mantenduz».

Prozesuan parte hartu duten eragile eta herritar guztiei eskerrak eman dizkie Leonetek, udalarentzat garrantzitsua baita parte hartze prozesu bat irekitzerakoan oiartzuarrak inplikatzea.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.