Manuel Lekuona bibliotekak itxura berria dauka
Bibliotekako fatxada margotu dute, urdinez. Horrez gain, eraikinaren harriak garbitu dituzte. Epea baino lehenago bukatu dute.
Manuel Lekuona bibliotekaren fatxada txukuntzeko lanak bukatu dira. Abenduaren hasieran hasi ziren eraikinaren kanpoaldea txukuntzen. Lanek bi hilabeteko aurreikuspena zuten arren, epea baino lehen bukatu dute.
Fatxadaren alde bat margotu dute, eta harriak garbitu dituzte.