Oiarpeko Olaitz eta Leonetek txapela ekarri dute Goizuetatik
Oiarpeko pilotariek hemeretzi partida jokatu dituzte pasa den asteburuan. Horietatik 11etan nagusitu dira Oiartzungo pilotariak.
Beste aste batez, Oiarpe pilota elkarteko pilotarien partiden balantzea positiboa izan da. Klubeko pilotariak hemeretzi norgehiagokatan lehiatu dira, eta horietatik 11 poltsikoratu dituzte.
Goizuetako Umore Ona elkarteak antolatutako txapelketako bi kategorietako finaletan Oiarpe taldeko presentzia egon zen. 22 urtetik beherakoenean, Ugalde eta Iñarrak ezin izan zituzten Zabala amezketarrari eta Apezetxea goizuetarra gainditu. Zazpi puntugatik galdu zuten.
Nafarroatik txapela ekarri zutenak, berriz, Haur Mailako pilotariak izan ziren. Manex Olaitzek eta Mikel Leonetek 18-16 irabazi zieten Legarreta eta Elizegi goizuetarrei.
Oiartzungo pilota elkarteko kirolariek lortu dituzten emaitza guztiak ikusteko, egin klik esteka honetan.