Elizalde auzoko pentsiodunek batzarra egingo dute, greba hizpide

Greba batzordeak finkatutako agendaren barruan, Elizalde auzoko pentsiodunak elkartuko dira. Ikasleek, gainera, esku orriak banatuko dituzte.

Hilaren 30 greba orokorrerako prestaketa lanek aurrera jarraitzen dute. Gaur arratsaldean zahar eta gazteek, bakoitzak bere aldetik, izango dute ekimena.

Ikasleek esku orriak banatuko dituzte ikastetxeetan, 17:00etan. Ordubete geroago, Elizalde auzoko pentsiodunek batzarra egingo dute, Gazte Izanak jubilatu eta pentsiodunen elkartearen egoitzan.

Bihar, berriz, Altzibarko jubilatuak izango dira elkartuko direnak. 19:00etan elkartuko dira, Olalden. Esku orri banaketa, berriz, pintxopotean egingo dute.

Bi agerraldi

Grebari babesa adierazteko bi agerraldi egingo dituzte, bat ostiralean eta bestea larunbatean. Ostiralekoan, herritar guztiak gonbidatu dituzte argazki ahalik eta jendetsuena ateratzeko. 19:00etan geratu dira, plazan.

Larunbatean, berriz, herriko pentsionistek agerraldia egingo dute. Done Eztebe plazan izango da, 12:00etan.

Greban parte hartzeko bideoa osatu dute, parte hartuko duten langile, pentsionista, emakume eta gazteek.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.