2018an jaiotako haurren gurasoentzako Urmendiko bilera, gaur
Aurrematrikulazioa kanpaina datorren astelehenean hasiko denez, haur eskolari buruzko xehetasunak emango dizkiete gurasoei.
Urmendi haur eskolak 2020/2021 ikasturterako aurrematrikulazio epea zabalduko du hilaren 27an, apirilaren 30era arte. Hala jakinarazi du Oiartzungo Udalak.
Datorren ikasturtean bi urteko ikasgeletan —2018an jaiotako haurrek osatuko dutena— matrikulatu nahi dituzten gurasoentzako bilera informatiboa egingo dute gaur arratsaldean.
Bilera horretan Urmendiren proiektu pedagogikoa eta zerbitzua aurkeztuko dituzte, eta gurasoek eduki ditzaketen zalantzak argituko dituzte. Bilera hori Urmendiren egoitzan bertan egingo dute, 17:00etan hasita.
Iaz eta aurten jaio(ko) diren gurasoen haurrek aurrerago izango dituzte zitak. Martxoaren 25ean —2019an jaiotakoak— eta apirilaren 1ean —2020an jaio(ko) direnak—.
Urmendi Haur Eskola 0-3 hezkuntza zikloa eskaintzen duen Udal Ikastola Partzuergoa da. Harremanetan jarri nahi duenak edo informazio gehiago lortu, 943 26 00 86 telefono zenbakira dei daiteke. Posta bidez ere jar daiteke harremanetan.