'Behi zoriontsuaren errezeta' antzezlana Egiluze ikastetxeetan taularatu dute

Tyl Tyl konpainia arduratu da Karmelo Bizkarrak ekoiztutako obra antzezteaz; ikastetxeak dioenez «familia arteko jarduerak eta kultura zein artearen diziplina guztiak» sustatzen ditu lanak.

'Behi zoriontsuaren errezeta' Tyl Tyl konpainiaren eskutik. 'Behi zoriontsuaren errezeta' Tyl Tyl konpainiaren eskutik.

Donostiako Victoria Eugenia antzokian izandako arrakastaren ondoren, Tyl Tyl konpainiak Behi zoriontsuaren errezeta antzezlana taularatu du Hondarribiko eta Errenteria-Oreretako Egiluze ikastetxeetan. Karmelo Bizkarrak ekoiztutako antzezlan honek «familia arteko jarduerak eta kultura zein artearen diziplina guztiak» sustatzen ditu, Egiluze Taldearen arabera.

Errenteria-Oreretako Egiluze ikastetxeko antzerki taldea, gainera, konpainiarekin elkarlanean aritzeko aukera izan zuen, antzezleekin, zein soinu eta argiztapen teknikariekin ere, «diziplina profesional eta artistiko honetara gerturatuz». Impact Hub Donostiak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak lagundu dute obraren zabalpenean. 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.