"Antxo jasaten ari den utzikeria" salatzeko elkarretaratze oso jendetsu eta zaratatsua egin dute arratsean Gure Zumardian.
'Salaketa' antzezlanarekin irabazi du Bilboko topaguneak ematen duen sarien euskarazko atalean. Egoera "absurdo" bat da lanaren abiapuntua.
Pasaiako udaltzainek esan dute langile eskasia dutela, eta hutsik dauden plazak ez direla bete.
Futbol talde ia guztiek etxean jokatuko dute, nesken hirugarren taldeak izan ezik. Saskilagunen bi taldeek klub bereko talde bana izango dute arerio.
U-30eko greba orokorrerako astebete falta denean motorrak berotzen ari dira herri guztietan. Lan, pentsio eta bizitza duinen alde egiteko nahikoa arrazoi daudela uste dute deitzaileek.
20 urte baino ez dituela irabazi du Berazak lehen titulua Iraurgi taldearekin, Zilarrezko LEB Kopa. Burua ez du galdu, ordea, gazteak. Etorkizunari begiratu gabe, egunez egun ikasten ari da.
Hamar puntuko gai zerrenda landuko dute, eta gehienak herriko eragileekin dituzten hitzarmenei buruzkoak izango dira.
Otsailaren 3an txango 'konpletoa' egingo dute jubilatu eta pentsiodunen elkartekoek: gosaria Durangon, feria Abadiñon eta bazkaria Mutrikun.
Asteburu oparoa dute Lezoko kirol taldeek. Bakoitza bere neurrian, lehia bizian ariko dira.
ETB1eko 'Dantzatzen den herria' telebistako saioan protagonista izan dira Donibaneko biztanleak. Asteazkenean eman zuten sanjuandarren atala.
Girizia Elkarteko kirol sailek, Periko Sanromak, Artaso Elkarteak eta Ane Asensio atletak jaso dituzte aurreko lau ekitaldietako sariak.
Lezo Herri Eskolak eskaintza integrala du, euskaltzalea, euskalduna eta eleanitza. Herrian ekarpen handia egiten du, eta ingurumenarekin konpromisoa adierazten duten ekintzak egiten dituzte.