Asteazkenean egingo dute urteko lehenengo plenoa

Hamar puntuko gai zerrenda landuko dute, eta gehienak herriko eragileekin dituzten hitzarmenei buruzkoak izango dira.

plenoa oiartzun urtarrila 2020Oiartzungo udalbatzak urteko lehenengo plenoa egingo du datorren asteazkenean, hilak 29, 19:00etan hasita.

Hamar puntu izango dituzte mahai gainean, gainean herriko eragileekin dituzten hitzarmenei dagozkienak. Salbuespentzat jo daiteke bigarren puntua: Lintziringo zerbitzu bidea eraiki ondoren geratu diren lur soberakinen desafekzioa izango dute hizpide.

Esteka honetan klik eginda ikus daiteke gai-zerrenda osoa.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.