Asteazkenean egingo dute urteko lehenengo plenoa
Hamar puntuko gai zerrenda landuko dute, eta gehienak herriko eragileekin dituzten hitzarmenei buruzkoak izango dira.
Oiartzungo udalbatzak urteko lehenengo plenoa egingo du datorren asteazkenean, hilak 29, 19:00etan hasita.
Hamar puntu izango dituzte mahai gainean, gainean herriko eragileekin dituzten hitzarmenei dagozkienak. Salbuespentzat jo daiteke bigarren puntua: Lintziringo zerbitzu bidea eraiki ondoren geratu diren lur soberakinen desafekzioa izango dute hizpide.
Esteka honetan klik eginda ikus daiteke gai-zerrenda osoa.