Kirol Sarirako proposamenak aurkezteko epea bihar bukatuko da
Girizia Elkarteko kirol sailek, Periko Sanromak, Artaso Elkarteak eta Ane Asensio atletak jaso dituzte aurreko lau ekitaldietako sariak.
Oiartzungo V. Kirol Saria jasotzeko hautagaiak proposatzeko epea bihar bukatuko da. Proposamenak Internet bidez egin daitezke, udalaren webgunean sartuta. Bada beste modu bat: Elorsoro kiroldegira hurbildu eta bertako harrerako kutxan hautagaia sartuta.
Aurtengo kirol sariaren banaketa ekitaldia martxoaren 6an (ostirala) egingo dute, Kirol Astearen egitarauaren barruan.
Palmaresa osatzen duten kirolari lotutako eragile edo kirolariak honakoak dira: Girizia Elkarteko kirol sailak; Periko Sanroma Haurtzaro Atletismo Taldeko sortzailea; xanistebanetako sokatira txapelketa herrikoia antolatzen duen Artaso Elkartea eta Ane Asensio atleta.
Sari horrekin, Oiartzunen kirolaren munduan ibilbide emankorra egin dutenak aitortu nahi dituzte.