Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Bi futbol talde nagusiek hiru puntuak lortu dituzte

Nesken taldeak Arratia gainditu du, bizkaitarrek aukera garbiak huts egin ondoren. Mutilak gol batengatik nagusitu dira.

oiartzun arratia 1 Iraide Pejenauteren gola ospatzen.
Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2020/01/27

Duela bi hamarkada inguru, Abreuren gola izeneko ez-gola boladan jarri zen. Aurrelari uruguaiarrak huts egite izugarria egin zuen, partida telebistarako narratzen ari zen esatariaren eztarriaren kalterako.

Larunbatean Karla Lekuona futbol zelaian eztarria urratuarekin bukatuko zukeen esatari horrek. OKEren neskek Arratiaren kontra jokatu zuten, eta igorreztarrek aukera oso garbiak huts egin zituzten.

Barkatzen duenak, baina, badaki zer duen. Partidak bizkaitarren bakarrizketa izan behar zuela zirudienean, oiartzuarrak suspertu eta pixkanaka hasi ziren talde horiaren atea inguratzen. Iraide Pejenautek ederki asmatu zuen Oiartzunentzako lehenengo gola lortzen.

Bigarren zatian, berriz, lan ona egin zuten, baina aukera gutxi batzuk sortu zituzten. Horietako batean aldea handitzea lortu zuen Miren Unzuetak.

oiartzun arratia

Pejenautek atezaina gainditu zuen jokaldia.

Bolada ona darama Oiartzunek. Azken bederatzi jardunaldietan partida bakarra galdu dute —aurreko asteburuan—, eta zortzigarren postuan daude, 24 punturekin. Gora begiratzea gehiegi esatea izango litzateke, baina behintzat sailkapenaren putzu iluna urrun dute.

Garaipen polita

Mutilek, berriz, bolada txarrarekin bukatu dute. Zarautzi hiru gol sartu zizkioten atsedenaldira heldu baino lehen, baina bigarren zatian gauzak zaildu ziren. Zelaira irten eta berehala sartu zuten lehenengo gola.

Partida bukatzeko ordu laurden falta zela, Loperena oiartzuarra kaleratu zuen epaileak, baina, hala ere, oiartzuarrek aukera onak eraiki zituzten aldea handitzeko. Bukaeran zarauztarrek bigarren gola sartu zuten. Garaipenak azken postua atzean uzteko balio izan die.

Eta horratx futbolak utzi dituen albiste pozgarri bakarrak. Gainontzeko hiru taldeek galdu egin zuten.

Beste kiroletan, berriz, aurkia eta ifrentzua. Areto futboleko bi taldeek garaipena lortu zuten, eta saskibaloikoek, berriz, porrotekin bueltatu ziren Tolosatik.

FUTBOLA

Gizonen Erregional Ohorezko Maila

  • Oiartzun — Zarautz: 3-2.

Emakumeen Lehen Nazionala

  • Oiartzun Antiguoko — Arratia: 2-0.

Gizonen Erregional Preferentea

  • Oiartzun — Ostadar: 0-2.

Emakumeen Euskal Liga

  • Oiartzun Intxaurdi – Eibar: 1-2.

Emakumeen Gorengo Maila. Igoera Fasea.

  • Amaikak Bat — Oiartzun Intxaurdi: 2-0.

ARETO FUTBOLA

Gizonen Gipuzkoako Lehen Maila

  • Oiartzun —  Gaintxu: 3-1.

Gizonen Gipuzkoako Bigarren Maila

  • Gorka Margoak Makax — Miren Taberna OKE: 3-7.

SASKIBALOIA

Gizonen Gipuzkoako Lehen Maila

  • TAKE Orbela Taberna — Oiartzungo Saskilagunak: 77-56.

Gizonen Gipuzkoako Hirugarren Maila

  • TAKE Coach — Oiartzungo Saskilagunak: 56-36.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.