Olarrikoak Pirritx, Porrotx eta Marimototsekin dantzan aritu dira
Pailazoen 'Bizi dantza' ikuskizuneko parte izan dira Oiartzungo dantza taldekoak. Ikuskizunak euskal dantzetan du oinarria.
Pirritx, Porrotx eta Marimototsek beren ikuskizun berriena aurkeztu zuten atzo arratsaldean, Oiartzungo Elorsoro kiroldegiko kantxa nagusian. Ohi bezala, pailazoen emanaldia oso arrakastatsua izan zen. Gainera, herriko dantzariak gonbidatu zituzten pailazoek, Bizi dantza ikuskizuna euskal dantza eta folklorean oinarrituta baitago. Ugaldetxo Kultur Taldeak gonbidatu ditu pailazoak, urtero bezala.
Olarriko hamahiru dantzari igo ziren oholtzara. Emanaldia hasi baino bi ordu lehenago geratu ziren pailazoekin, eta zuzeneko emanaldiarentzako entsegua egin zuten.
Euskal dantza tradizionalean dantzatu diren hainbat piezaren musika aldatu dute, edo, zuzenean, beste musika bat jarri: agurra, fandangoa, banangoa, San Petrike…