Antiju Morikek azken pausoak emango ditu larunbatean

Topaketa, agerraldia eta bazkaria egingo du Antiju Morikek, Oiartzungo Feministen Asanbladan desegin baino lehen.

antiju morik Antiju Morikek 2013an hasi zuen ibilbidea. Argazkian, urte hartan egindako eskola feminista.

Antiju Morik taldeak larunbatean emango ditu bere ibilbideko azkeneko pausoak, Oiartzungo Feministen Asanblada “zabal eta anitz” gisa funtzionatu aurretik.

Orain arteko ibilbideari agur esateko, festa antolatu dute otsailaren 1erako. Lehendabizi topaketa egingo dute, 12:30ean, Hipatiaren lorategian (Killirikupen, eguraldi txarra egingo balu).

Agerraldia egingo dute bertan, talde feministaren zazpi urteko ibilbidearen balantzea egiteko, eta etorkizunean borrokatzen jarraituko dutela iragartzeko.

14:00 inguruan bazkaltzera joango dira, eta bukatutakoan, poteoa egingo dute plaza eta inguruetan.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.