Urteko lehen ipuin kontaketa gaur zortzi egingo dute

Lur Kortak ipuinak kontatuko dizkie lau urtetik gora dituzten oiartzuarrei, otsailaren 5ean. Gurasoek ezingo dute kontaketan egon.

lur korta Lur Kortak liburutegian kontatuko ditu ipuinak.

2020ko lehenengo ipuin kontaketa saioa datorren asteazkenean egingo dute. Lur Kortak ipuinak kontatuko dizkie lau urtetik gorako haurrei. Otsailaren 5eko saio hori, ohi bezala, Manuel Lekuona bibliotekan izango da, 17:00etan hasita.

Liburutegiko arduradunek eskatu dute ordutegia puntual betetzeko. Gaur zortziko saioan gurasoek ezingo dute aretoan sartu.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.