[Galeria eta bideoa] Lezoko herrigunean ia dena itxita; industriagunean, pattalago
Gaurko deitutako greba orokorrak ez du erabateko jarraipena izan, baina nabaritu da ez dela lan egun normal bat izan. Gorabeherarik ez da egon.
Gaurko greba orokorrak eragina izan du Lezon. Herriguneko ia establezimendu guztiak itxita zeuden, salbuespenak salbuespen. Industriagunean, berriz, murritzagoa izan da jarraipena. Hala ere, grebaren antolakuntzakoek adierazi dutenez, enpresen erdia baino gehiago itxita zeuden (%60ko zifra bota dute). Portuan jarduera nabari zen.
Greba batzordeak deituta, 10:00etan elkartu dira Gurutze Santuaren plazan. Bertan azaldu dutenez, denda batzuk irekita omen zeuden Gipuzkoako Merkatarien Elkartearekin adostasuna zutelako. Horietako batzuek 12:00etan itxiko dituzte. Horrez gain, gogorarazi dute arratsaldeko mobilizazioa 17:30ean izango dela. Plazan bertan geratu dira.
Batzar informatiboaren ondoren, Donostiako manifestaziora abiatu dira, oinez. Pasai Antxoko zutabearekin bat egiteko asmoa zuten, eta bidean zain zeuden herritar batzuek handitu dute Lezoko zutabea.
Hona hemen goizak utzitako irudi batzuk.