Lezoarrak eta sanjuandarrak, Errenteria-Oreretara indarrak batzera
Hamarnaka lagun elkartu dira Lezoko plazan, eta zutabe bat osatuta abiatu dira Errenteria-Oreretara, manifestazioa elikatzera.
Lezoko greba batzordeak hitzordua jarri du 17:30ean, Gurutze Santuaren plazan. Herriko zein Donibanetik etorritako grebalariek bat egin dute, eta pankarta hartuta, Errenteria-Oreretako manifestazioa elikatzera joan dira, han bildutakoekin indarrak batzera.
Goizean, Donostiako manifestaziora joateko hamarnaka lezoarrek zutabea osatu dute. Grebaren eraginari dagokionez, goizean establezimendu ia guztiek itxi dute (arratsaldean denak izan dira), eta industriaguneetan enpresen erdiak baino gehiagok —grebaren antolatzaileen arabera— itxi dute.