Areto futboleko taldeak sailkapeneko lehen postura jauzi egin du

Areto futboleko taldeek ere jipoi galantak eman dizkiete arerioei. Oiartzun Kirol Elkarteko futbol talde guztiek galdu dute.

Irakurleak Oiartzungo kirol taldeen emaitza positiboak ikusi nahi baditu, hobe orrialdearen azpialderaino joaten bada.

Futbol taldeek ahazteko moduko asteburua izan dute. Mutilen futbol taldeak Irunen galdu zuen, gol bakarreko aldeagatik. Gainera, gol hori Real Unionek jokalari bat gutxiago zutenean iritsi zen.

Neskek, berriz, Añorgaren kontra jokatu zuten, zementu fabrikako futbol zelaian. Markagailuak erakutsi zuenaren (2-0) bestelakoa izan zen oiartzuarren jokoa, eta ate aurrean huts egiteak zigortu zituen. Aurreko asteburuan arerioari gertatutakoa talde urdinak pairatu zuen.

Areto futbolean, azken asteetako tendentziari jarraituta, bi taldeek garaipena lortu zuten. Lehen taldea, gainera, sailkapena gidatzera pasatu da, ordura arte lider zen Eguzkik galdu baitzuen.

Oiartzungo Saskilagunei dagokienez, lehen taldeak sendotasuna adierazi zuen Ordiziaren kontra, eta Goierriko taldea txikitu zuen. Bigarren taldeak, berriz, gutxigatik galdu zuen.

FUTBOLA

Gizonen Erregional Ohorezko Maila

  • Real Union – Oiartzun: 1-0.

Emakumeen Lehen Nazionala

  • Añorga — Oiartzun Antiguoko: 2-0.

Gizonen Erregional Preferentea

  • Sanpedrotarra — Oiartzun: 1-0.

Emakumeen Euskal Liga

  • Hernani — Oiartzun Intxaurdi: 3-2.

Emakumeen Gorengo Maila. Igoera Fasea.

  • Oiartzun Intxaurdi — Leintz A. Aloña: 0-2.

ARETO FUTBOLA

Gizonen Gipuzkoako Lehen Maila

  • Lauburu Berazubi Fisioterapia — Oiartzun: 2-7.

Gizonen Gipuzkoako Bigarren Maila

  • Miren Taberna OKE — Bilkoin Legorreta: 6-3.

SASKIBALOIA

Gizonen Gipuzkoako Lehen Maila

  • Oiartzungo Saskilagunak — Ordizia: 74-36.

Gizonen Gipuzkoako Hirugarren Maila

  • Oiartzungo Saskilagunak — Mekalki Aloña Mendi: 31-38.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.