Ezkaba gotorlekuko 1938ko ihesa izango dute hizpide
Oiartzungo Udalak, Katin Txikik eta Girizia Mendizale Elkarteak hitzaldia antolatu du hilaren 21erako. Fermin Ezkietak emango ditu azalpenak.
Katin Txiki elkarteak, Girizia Mendizale Elkarteak eta Oiartzungo Udalak hitzaldia antolatu dute hilaren 21erako. 1936ko Gerrako pasarte bat izango dute hizpide: Ezkaba mendiko (Nafarroa) gotorlekuan preso zeudenen ihesa.
1938ko maiatzaren 22an, 795 presok ihes egin zuten, eta hiruk bakarrik lortu zuten Ipar Euskal Herrira iristea. Fermin Ezkieta Yabenek ihesaren nondik norakoak kontatuko ditu udaletxeko pleno aretoan, 20:15ean hasita. Ezkietak urte luzez ikertu du gotorlekuan gertatu zena. Ezkaban egondako presoen senitartekoek ere hartuko dute parte.
Gainera, mendi ibilbide bat sortu dute preso horien omenez. Ibilbidea Ezkaban hasi eta Urepelen (Behe Nafarroa) bukatzen da.