Oiarperen partiden asteburuko kartelera (2020-02-07)
Oiartzungo pilota elkarteko pilotariek presentzia izango duten norgehiagokak hamazazpi izango dira. Horietako bi kanporaketak izango dira.
Oiarpe pilota elkarteko pilotariak hamazazpi partidatan arituko dira asteburu honetan. Partida gehienak lehen faseetakoak dira, baina badira bi norgehiagoka kanporaketetakoak izango dira.
Haur Mailan, Etxeberria eta Leonetek Donezteben jokatuko dute, igandean, 10:00etan. Malerrekako Txapelketako finalaurrekoei dagokion bi partidetako bat izango da.
Nagusietan, Ugalde eta Murgiondok osatutako bikoteak Pilotaren Txokoa Txapelketako final laurdenak jokatuko dituzte. Donostiako Atano III.a pilotalekuan izango da, 17:00etan hasita. Arerioak Arrieta eta Azanza izango dira.
Esteka honetan klikatuta ikus daiteke asteburuko kartelera osoa. (Madalensoroko biharko partidak 16:00etan izango dira).