Sanchez Escuderok erakusketa zabalduko du ostiralean
'Oiartzunetik izarretara' erakusketa ikusgai izango da hilaren 14tik 24ra. Margolariak berak hitzaldia emango du hilaren 18an.
Antonio Sanchez Escudero oiartzuarrak bere margolanak erakutsiko ditu datorren ostiraletik aurrera, udaletxeko pleno aretoan. Hilaren 24ra egongo dira ikusgai.
Oiartzunetik izarretara izena jarri dio erakusketari, koadroetan urrutiko izarretara bidaiatzen laguntzen duela iragarri baitu.
Sanchezek hitzaldia emango du hilaren 18an, 19:00etan hasita, pleno aretoan bertan. Haurtzarotik zahartzarora egindako bidaia izango du hizpide.