Mutilen bigarren taldeak salbatu du OKEren asteburua
Futbol taldeek jokatutako lau partidetatik bakarra irabazi dute. Areto futboleko bi taldeek emaitza positiboak lortu dituzte.
Ez da asteburu ona izan OKEko futbol taldeentzako. Lau taldek jokatu dute, eta bakarrak lortu du irabaztea. Mutilen bigarren taldea gol bakarreko aldeagatik nagusitu da, Dunboraren kontra.
Mutilen talde nagusiak ere gol bakarreko aldeagatik galdu zuen. Dena kontra izan zuten. Markagailuan banakoa zegoenean, oiartzuar bat kaleratu zuten, eta azkeneko minutuan jaso zuten porrotaren gola. Zaleen babesa eskatu dute, zulotik ateratzeko.
Neskek, berriz, Bizkerreren kontra galdu zuten. Ez zuten partida ona jokatu, eta bizkaitarrek beren aukerak ongi baino hobeto probestu zituzten.
Areto futbolean, berriz, lehen taldeak sendo jarraitzen du lider postuan. Miren Tabernak, bere aldetik, bosna berdindu zuen Beraunen, derbi lehiatuan.
Saskibaloiari dagokionez, lehen taldeak galdu eta bigarrenak irabazi egin zuen, biak ala biak alde handiagatik.
FUTBOLA
Gizonen Erregional Ohorezko Maila
- Oiartzun — Hernani: 1-2.
Emakumeen Lehen Nazionala
- Oiartzun Antiguoko — Bizkerre: 0-2.
Gizonen Erregional Preferentea
- Oiartzun — Dunboa Eguzki: 3-2.
Emakumeen Euskal Liga
- Oiartzun Intxaurdi – Zarautz: 0-1.
Emakumeen Gorengo Maila. Igoera Fasea.
- Oiartzun Intxaurdik atsedena izango du asteburu honetan.
ARETO FUTBOLA
Gizonen Gipuzkoako Lehen Maila
- Oiartzun — Pizzeria B17: 4-0.
Gizonen Gipuzkoako Bigarren Maila
- Ostiko Sindikato Taberna — Miren Taberna OKE: 5-5.
SASKIBALOIA
Gizonen Gipuzkoako Lehen Maila
- STL Azkune — Oiartzungo Saskilagunak: 68-55.
Gizonen Gipuzkoako Hirugarren Maila
- Zurrut SK — Oiartzungo Saskilagunak: 49-67.