[Galeria] Azken puntadak ihoteak prestatzeko

Haur eta gurasoak gaur arratsaldean geratuko dira, Abaraxka ludotekan, ihoteetarako joste lanak egiteko.

ihoteak josi Larunbat arratsaldean egindako lanari jarraipena emango diote.

Ihoteak gainean dira, eta Abaraxka ludotekaren bueltan ibiltzen diren haur eta helduek —baita gainontzeko herritarrek ere— zita berria izango dute gaur arratsaldean. Festa horietarako arropa eta bestelako oihalak josteko geratuko dira, 17:00etan, ludotekan bertan.

Pasa den asteazkenean ere joste lanetan aritu ziren, eta larunbatean Soinuenean elkartu ziren. Josteaz gain, intxixu, basandre eta sorginak sortu zituzten. Hona hemen arratsalde pasa horretako irudi batzuk.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.