Tomas Garbizu Musika Eskolako piano ikasleak, arrakastatsu Andoainen

Tomas Garbizu Lezoko Musika Eskolako bi ikaslek urrezko domina lortu dute Andoaingo Piano Jaialdian. Eskolak zoriondu egin ditu.

Urrea lortu duten pianistak.

Asteburuan izan da Andoaingo Piano Jaialdia. Erreferentzia piano ikasleen ibilbidean, Gipuzkoan eta kanpo. Bertan izan dira Tomas Garbizu Musika Eskolako ikasleak, eta bertatik adierazi dutenez, lortutako arrakasta aipatzeko modukoa izan da.

Horrela, piano jotzaile bakarlarien A mailan, Athenea Mielgo Getek eta Araia Gomez Simonek urrezko domina lortu dute. Beraz, musika eskolak biak zoriondu ditu egindako lanagatik.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.