Gaur aurkeztuko dute elikagai kontsumoa aztertu duen ikerketa
Oiartzungo Udalak oiartzuarren elikadura, elikagaiak ekoizteko gaitasuna eta lur ondarea aztertu du, eta arratsaldean egingo dute publiko.
Elikagaien buruzko ikerketa gaur arratsaldean aurkeztuko dute Oiartzungo udaletxean. Udalak azterketa egin du, eta elikagai kontsumoari buruzko datuak biltzeaz gain, zenbait elikagai ekoiztu daitezkeen aztertu dute. Gainera, lur ondareari buruzko zenbakiak jaso dituzte.
Udaleko ordezkariak eta Gaindegiako kideak gonbidatu dituzte aurkezpen ekitaldira. 17:00etan hasiko da, udaletxeko pleno aretoan.